Leer la nota de prensa en castellano
Askapenak bere elkartasun beroena adierazi nahi lieke prentsa ohar honen bidez, duela 20 egun hauetan, borrokan dirauten meatzari eta eurei babesa eskaintzen ari diren guztiei.
Kinka larrian dago sektorea, izan ere, Espainiar gobernuak, bankuei eta krisiaren arduradunei milaka miloi ematen dirauen bitartean, mehatzari asturiar, leondar, terueldar eta palentziarrek euren etorkizuna oso ilun ikusten dute, besteak beste bizkar eman dielako Raxoiren gobernu titereak.
Beste behin ere argi eta garbi utziz, gobernuek kapitalaren interesak baino ez dituztela asetu nahi, herritarren borondatea haintzat hartu gabe. Honegatik ari dira borrokan, euren eta euren sendien etorkizunaren alde, bailarako bizilagunen alde eta langileen eskubideen alde.
Honegatik, eta beti jakin izan duten bezala ari dira kaleak moztu eta duintasunaren alde borrokan, herri langilearen interesak, herri langileak defendatu eta borrokatu behar dituelako.
Gora meatzarien borroka!
Hamaika herri borroka bakarra!