Hona hemen Bretainiako Euskal Herriaren Lagunek, Parlamenturako hauteskundeen emaitzen bidalitako kronika eta balorazioa.
En français
Breizhistance alderdiak, Bretainiako ezker independentistak, 2012ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan lortutako emaitzak.
Kontuan hartuta egoera ez dela erraza, batez ere abstentzio tasa altuek alderdi politiko handiei mesede egiten dietelako, lortutako emaitza pozgarria da. Kanpainan zehar egindako lanak birkokatutako ekonomia baten, ekologia solidario baten eta (betiere botere legegiledun parlamentu propioa duen Bretainia bateratu baten barruan) benetako demokrazia baten aldeko botoa lortzeko nahia adierazten du.
BREIZHISTANCE-ri oso pozgarriak iruditzen zaizkio bere hautagaiek lortutako emaitzak. Redon herrian, hautagaiak botoen ia %5 lortu du eta beste lekuetan, emaitzak %1etik gorakoak dira.
REDON (35-04) : 4,46%, 2161 boto, Eloise Cordier, UDB eta EELV alderdiek babestua, 8 hautagaietatik 5.a izan da
GUINGAMP (22-04) : 1,40%, 711 boto, Maiwenn Salomon 11 hautagaietatik 7.a izan da
CHÂTEAUBRIANT (44-06) : 1,10%, 703 boto, Jonathan Guillaume 12 hautagaietatik 9.a izan da.