Preso Politikoen Nazioarteko Eguna
Journée Internationale du Prisonnier Politique
Déclaration des Prisonniers Politiques Kurdes, Basques et Corses de la Maison d'Arrêt de Fresnes 94 (en euskara et en français)
Fresnes sarraski espetxean, 2011ko Apirilean
Preso politikoa zio politikoagatik gatibu dagoen pertsona da. Askok diote, ostera, giltzapean dauden preso guztiak preso politikoak direla, kartzela botere politikoaren tresna baita. Aitzitik, bizi den gizartea aldarazteko hartzen duen konpromezuak definitzen du preso politikoa.
Demokrazia deritzan horretan, preso politikoen egote berak kontraesan bat ematen du, "demokrazian, ideia guztiak defenda baitaitezke". Errealitatea, ordea, bestelakoa da, demokrazietan gero eta preso politiko gehiago dagoelako.
Ez da kasualitatea. Sistema kapitalista detendatzen dutenek (orain merkatu libreko ekonomia edota neoliberalismo bezala izendatua) demokraziaren ideia beraien modelo ekonomiko-politikoarekin identifikatzen dute.