Ruben Sánchez bakaikoak Askapenaren auzipetuak info7 irratian eginiko kolaborazioa. Askapenaren kanpaina kolonbiar preso politikoekin.
Urtarrilean Euskal Herrian urratsa eman genuen euskal preso politikoak etxerat ekartzeko bidean eta horrela segi beharko dugu 31 urte kartzelan pasatuko ez duen beste Gatza bat egon ez dadin, beste Elurtxuri bat egon ez dadin, edo Antton Troitiño pakean utzi dezaten espetxean 24 urte bete eta gero.
Tamalez ez gara euskaldunok euskal preso politikoz josita gauden munduko herri bakarra, berriki Sudafrikatik eta Irlandatik bi preso politiko ohi etorri zaizkigu, preso politikoek gatazka politikoen konponbide prozesuetan jokatu beharreko paperaz mintzatzera.
Izan ere ba al da konponbiderik gatazka politikoak sortaratzi duen errepresaliatu politikoen kolektiboa barne hartzen ez duena? Uste dut latinez contradictio in terminis esaten zaiola, planteamendua bera okerra dela bere formulazioan. Amnistiarik gabe pakerik ez ere esan izan zaio.
Zientzia politikoen fakultateko hitzorduan izan ziren Xabier Mina Euskal Diaspora eta Mexikoko Euskal Herriaren Lagunak, San Juan Copala udalerri autonomoko Movimiento Unificado de Lucha Triquiko kideak (Oaxaca) eta Comité Mexicano de Apoyo a la Revolución Peruanakoak (amnistiaren eta oinarrizko eskubideen aldekoak).
50 bat lagun bertaratu zen taldeon hitzaldiotara. Argazkietan fakultate sarrera euskal preso politikoen argazkiez josita, hainbat eta hainbat ikasleren mintzagai bihurtu zena.
Askapenak abian jarri du preso politikoen nazioarteko eguna dela eta kanpaina berezi bat, kasu honetan kolonbiar preso politikoei bereziki zuzenduta. Hartu informazioa hemen.
"La ternura de los pueblos. Euskal Herria internacionalista" escrito por Jesús Valencia López de Dicastillo (Zirauki, 1943) es un libro que nos permite acercarnos por medio de pequeños y amenos relatos y crónicas a la historia del internacionalismo vasco en el siglo XX y lo que va de XXI
Ayre se presentó a la mañana en la liberería elkar de Iruñea y a la tarde en 'Arrano elkartea' también de la capital navarra, mañana será la presentación en Atarrabia y a partir de ahí en el resto de Euskal Herria. En la presentación de ayer participaron el propio Jesús Valencia Luismi Uharte, internacionalista. Sociólogo y autor de "El Sur en Revolución" y Walter Wendelin Internacionalista y procesado en el caso contra Askapena.
Un libro que desde Askapena queremos recomendar para los y las internacionalistas vascas de ayer y de hoy.
Montevideon ere izan zen korrika17 (bukaerako bideoa), diasporako lagunak eta gure herriaren Uruguayko lagunek 'euskalakari' pegatak jantzi 'peto' gisan eta martxa bat egin zuten Montevideoko hainbat kale eta plazetatik. Bukaeran, -Uruguayen ezinbestean- otordu bat izan zuten eta pilota partifuak ere.