3 elkartasun ekimen Italiatik

euskal herria non cammina sola valsusa paese bascobussoleno euskal herriamilano euskal herriaEgunotan Italian elkartasun ekimen ugari daude programatuta hona  hemen kartelak eta Milanon egindakoaren argazkia. Grace amici!!!

1. Urtarrilak 13, 14 eta 15 Torino, Val Chisone eta Val Susan Giovanni Giacopuzzirekin ekimenak eta presoen aldeko kontzentrazioak.

2. Urtarrilak 15. Florentzia, euskal preso politikoen aldeko manifestazioa.

3. Milanon egindako elkartaratzea euskal preso politikoen alde.

info gehiago: http://www.ehlitalia.com

'BIladi Hadi!'-ren azkena: 'Gernika' koadroa, Betleemgo harresian

gernika betleemIturria: berria.info

Aitzol Lasa musikari lasartearrak Picassoren koadroa margotu du Aida errefuxiatu eremuko horman, Israelen 'apartheid'-a salatzeko. Hamabost metro da luze, eta zortzi metroko garaiera du.

Pablo Picasso margolariaren Gernika koadroa Betleemen ere ikus daiteke orain. Aitzol Lasa musikari lasarterrak amaitu berri du Israelen apartheid-a salatzeko margolan famatuaren kopia bat, Gari Berasaluze kazetariak Berriketan.info sare sozialean jakinarazi duenez. Aida errefuxiatu eremuan dagoen horman margotu du Lasak Gernika 1936... Palestina 1948-? leloarekin. Palestinako bandera eta ikurrina gaineratu dizkio, eta Biladi Hadi elkartasun brigada 2011 sinatu du.

Biladi Hadi taldekoak irailean saiatu ziren Gernika koadroa Betleemen margotzen, Berasaluzek azaldu duenez, baina posta zerbitzuak ez zuen zerbitzua behar bezala eman, eta koadroa margotzeko plantillak berandu iritsi ziren. Lasa, ordea, Eguberrietan itzuli da, eta Aidako errefuxiatu eremua eta olibondoak banatzen dituen horman herenegun Gernika margotzea lortu zuen. Hamabost metro da luze murala, eta zortzi metroko altuera du.

Nuestros corazones vascos estarán en Bilbao. (Independentistak-Diaspora)

egin dezagun urratsaLa diaspora vasca en Argentina, Chile, Estados Unidos, México y Uruguay que trabajo como 'independentistak', ha mandado esta nota para la manifestación de mañana en Bilbao, a la que Askapena también llama a acudir. 'Geu ere joango gara!' euskal preso guztiak lehenbailehen etxera ekar ditzagun 'egin dezagun urratsa!'.

Denok Bilbora!!!

Nuestros corazones vascos estarán en Bilbao

El sábado 8 de enero, se realizará la marcha por los presos vascos en la ciudad de Bilbao. La misma ha sido convocada por Etxerat, y miles de personas, organizaciones, colectivos de toda Euskal Herria y de la Diáspora vasca. En este sentido, nosotros como miembros activos de la Red INDEPENDENTISTAK de la Diáspora Vasca, adherimos con fervor militante, a tan importante manifestación pública en favor de los presos vascos.

Israel, hiltzen nauen eskua

eh palestina sareaIsraelgo hainbat kultur eragilek eta erakundek giza eskubideen urraketak salatu eta sionismoaren basakeriak gelditzeko eskatzen dute, baina beste askok ez dute sekula urrats hori egin eta, areago, sionismoaren ikur nabarmenenak dira nazioartean. Esther Ofarim, esaterako.

*Gari Berasaluze, Aroa Lasa eta Martxelo Diazekin batera, Jon Aranburu, Axier Lopez eta Ruben Sanchezek ere sinatzen dute idatzi hau

Laztantzen nauen eskua» diskoa plazaratu berri du Miren Fernandez abeslari eta musikariak. Abenduaren hasieran aurkeztu zuen Donostian, egun batzuk geroago Durangoko Azokan eta oraintsu Zarautzen, zuzenean.

Miren Fernandezen ibilbidea ezagututa eta lan honek euskal musikari eta kulturari egiten dion ekarpena aitortuta, hitz hauek sinatzen ditugunok pozik hartu dugu Mirenen bakarkako lehen diskoaren argitalpenaren berri. Sortzailetik sortzailera, zorionak, benetan.

Diskoaren harira zenbait hedabidetan argitaratutako elkarrizketetan musikariak berak nabarmendu duenez, ordea, diskoak Esther Ofarim abeslari israeldarraren bi abesti biltzen ditu, Pako Aristi idazlearen euskarazko hitzekin. Horren harira, biei gutun irekia helarazi nahi diegu.

Orriak