Bost urte pasa dira Israelen kontrako boikot deialdia zabaldu zenetik, eta ekintzak gora doaz emaitzak doazen bezala. Baina kontutan hartu behar da Hegoafrikaren aurkako boikotak 40 urte iraun zituela, bidea luzea dela alegia. Honen inguruan Ruben Sanchez, Askapenako kideak gako batzuk argitu eta urte hauetako balantzea eskeintzen digu artikulu hontan. Gara eta Berrian ere irakurgai dago.
Hedabideetan sarritan agertzen diren guda, sarraski, okupazio ala hondamendien aurrean elkartasun sentimenduak loratzen zaizkigu baina gehienetan ez dakigu nola gauzatu elkartasun hori, ez bada, inoiz edo behin kontu korrontoren batean edo GKEren bati laguntzek o sartuko genuen dirua...
Palestinaren kasuan modurik eraginkorrena, eta palestinarrek eskatzen digutena, BDS mugimenduan parte hartzea da, Israelen aurkako boikot, desinbertsio eta isunen kanpainan alegia. Gaur Uztailaren 9an 5 urte betetzen ditu deialdi hark.
Askok ikusi ahal dute 'ekialde hurbileko gatazka' bi herriren arteko gatazka gisan, non akaso isrraeldarrek indar handiagoa daukatenez, gehiegikeri handiagoak egiten dituzten. Gauzak horrela BDS kanpaina zilegi ez den zerbait bezala ulertu daiteke, bi aldeetako bakarra zigortzen duelako. Badira datu batzuk, ordea, 'gatazkan dauden bi alde'-ko ikuspegia aldarazten dutenak.