2010eko Europako Jendarte Foroa aurrekoaren, Malmöko 2008koaren, bide beretik jarraitu du eta aurrera pauso gutxi eman dira. Hasiera batean Turkiak egiteak aurreikusi zezakeen bai kualitatiboki bai kuantitatiboki hobea izango zela, kontuan hartuta alde batetik ezker turkiarra lanean gogor ari dela, eta bestetik PKK kurduak borroka armatuari berriro ekin diola.
Hala ere, euskal gatazkaren berri emateko eta harremanak sortzeko aukera paregabea eskaini du foroak, esaterako, Kurdistango hainbat eragilerekin eta Nepalgo alderdi Komunistako zuzendaritzako kide batekin hartu-emana egin du Askapenak, baita Kroaziako erakunde ezkertiar batekin. Gainera, Danimarkako aldizkari baterako eta telebista eta prentsa kurdurako elkarrizketa bana egin diote Askapeneko Jon Etxebarriari non Euskal Herriaren egoeraren berri eta euskal internazionalismoaren berri eman duen.
Ehunka lagun turkiarrek eta kurduk parte hartu dute eta Europako herrialde gehienetatik etorri da jendea, Eskandinaviako herrietatik Italiara, Portugaldik Errusiara.
Kurdistán y Palestina, protagonistas del Foro Social Europeo (gara.net)