Atzo Bibon 'Mexikoko herri borrokei eta borrokalariei elkartasuna' adierazteko egindako elkartaratzea izan zen Askapena, K.Internazionalistak, Plataforma Chiapas eta CGT-ek deitua. Mobilizazio honekin batera iritsi zen berria Mexikotik, Gorte Gorenak 'Lurraren Defentsarako Herrien Frontea'-ko (FPDT) preso zeuden 12 kideak berehala askatzeko agindu zuen. 2006an San Salvador Atencon poliziaren jazarpen odoltsu hartan atxilotu zituzten 12 lagunak.
La Corte Suprema de México ordenó ayer la inmediata liberación de los doce integrantes del Frente de Pueblos en Defensa de la Tierra (FPDT) presos desde mayo de 2006, tras la sangrienta intervención policial que tuvo lugar en San Salvador Atenco.
Ekainaren 23an San Juan bezperan zendu zen Puri edo Garbiñe Arrieta. Amasako Garmendi baserrian jaiotako emakume hau, misiolari joan zen Abya Yalara duela hamarnaka urte, behar gehien zutenei laguntzeko bere grinak eramana. Denborarekin Uruguayn topatu zuen bizilekua eta bertan jardun zuen. Laguntza beharrean aurkitu ziren euskal iheslariei ere bere laguntza eskeini zien 1992an hasi eta 1994an bi hildakorekin bukatu zen estradizio prozesu luzean, honek Espainiako prentsa ultraeskuindarraren jazarpena ekarri zion.
Pasa den asteazkenean Gasteizko Auzolan Frontoian 'Zaharraz harro' Alde zaharreko jaietako egitarauan barne “En el bicentenario por la segunda independencia" izenburupean Zineforuma izan zen. 30 lagun bildu ziren Askapenak eta Bachue-k antolatutako ekimen honetan.
Filmeak tartekatzen zirela Mario Humberto Calixtok Bachue-ko (colectivo de colombian@s refugiados en el País Vasco) kidea eta Julen Zulaikak Askapenako kidea, Kolonbiako egoerari egin zioten errepasoa. Herri borrokalari honen historian murgildu ziren gaur egungo egoeraraino iritsi arte, errepresioa, erahilketak eta ematen diren erresistentzi zein borroka-molde ezberdinez aritu ziren.
Uztailaren 1etik 4ra bitartean Istanbulen burutzen ari da Europako Jendarte Foroa. Bertan Euskal Herriko zenbait eragilek hartzen dute parte, besteak beste, Askapena, Behatokia, Bilgune Feminista eta LAB.
Uztailaren 1ean, Anti-imperialist Network sare antiinperialistak 'Nazio gatazka eta inperialismoa' izenburupean mintegia antolatu du non Kurdistango PD (Bakea eta Demokrazia) alderdiak, Palestinako DFLP (Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoa) alderdiak eta Euskal Herriko Askapenak (euskal erakunde internazionalista) hartu dute parte. Mintegia Istanbulgo Maçka Campusean egin da eta 150 lagunek bete dute gela. Bertan nazio askapena inperialismoaren aurkako borrokaren zati dela adierazi dute eta elkartasunetik elkarlanerako guneak eraiki behar direla azpimarratu. Askapeneko Jon Etxebarriak Euskal Herriko egoeraren berri eman du, bereziki, Zutik Euskal Herria ebazpena izan du ardatz euskal nazio askapen borrokaren egoera eta erronkak azaltzeko.