Alberto Arceren bideoaren mundu mailako estreinaldia ate joka daukagu, hurrengo astelehenean hain zuzen, besteak beste, EHko herri askotan. Gogoratu behar dugu bideolan honek, iaz fetxa hauetan Gazan Israelek egindako sarraskia duela oinarri.
Munduko hainbat tokitan batera, Euskal Herrian ere badira emanaldiak hainbat tokitan: Iruñea, Erratzu, Ezkirotz, Gares, Lizarra, Donostia, Beasain, Bergara, Eibar, Larrabetzu, Bilbo, Leioa, Santurtzi, Gasteiz...
Filmea zabaltzeko martxan jarri den webgunean azpimarratu bezala, zeuek ere antolatu ahal duzue zuen herrian emanaldi bat edo beste, beraz, animatu!