elkartasunez tourra ate joka daukagu, Euskal Herri osoan hamaika kontzertu, bertso-saio, mahainguru, zine maratoi eta denaren ginda: Azaroaren 7an Altsasun ospatuko dugun Internazionalista Eguna.
Palestinatik DAM (myspace-n) hip-hop taldea, Basel Zayed (myspace-n) folk musikaria, Nabil Monsour bakarlaria eta Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi bertsolari palestinarrak etorriko dira eta hainbat emanaldi egingo dituzte artista euskaldunekin batera:
Arrebote, Stockholm, Mikel Urdangarin, Petti, Uxue Alberdi, Jon Maia, Txuma Murugarren, Fredy Paia, Anje Duhalde, Miren Artetxe, Amets Arzallus, BAD Sound System, Indarrap, Eñaut Elorrieta, Joseba Tapia, Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Iñigo Izagirre, Gargardogura, Fermin Muguruza checkpoint-rock, Porrotx, Fermin Valencia...
Artista guzti hauei bai eta gaztetxe, musika areto eta lagundu gaituzten udalerriei eta gure esker ona eta besarkadarik beroena bidaltzen diegu, izan ere, elkartasunez tour auzolanean oinarritzen den ekimena da. Aupa zuek!!!
Orain euskal herritarroi dagokigu lekukoa hartzea: elkartasunez manifestuari atxikitu eta arloz arlo Israeli Boikot mugimendua indartu beharrean gaude aurkezpenean diogun bezala, munduko beste herri askotan gisara Euskal Herrian sionismoaren ordezkaririk ez dugula onartzen aldarrikatzen, borrokatzen, kantatzen, dantzatzen, margotzen...
Euskal Herria Palestinarekin elkartasunez!!!