Brigadak2022

2022KO BRIGADAK: BRASILDIK 2. KRONIKA

MST: NEKAZAL ERREFORMA POPULARRA HORTZIMUGAN.


Dagoeneko 8 urte pasa dira Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduak (MST) bere VI. Kongresu Nazionala ospatu zuenetik (2014). Bertan, mugimenduaren lelo berrian txertatzen diren erronka politiko, sozial eta estrategiko berriak zehaztu ziren: “Borrokatu, Eraiki Nekazal Erreforma Popularra!”.


Izan ere, mugimenduak aspaldi ondorioztatu zuen jada ez dagoela lekurik nekazal erreforma tradizionalerako (burgesa), lurren banaketa hutsean oinarritzen dena. Aitzitik, Nekazal Erreforma Popularra Kapitalaren aurkako erresistentzia-estrategia gisa jaiotzen da, enpresa trasnazionalen aurkako borrokan oinarrituta; agronegozioaren, agrotoxikoen ekoizpenaren, hazi transgenikoen eta baliabide naturalen agortzearen erantzule direnak. Ekoizpen kontuetatik haratago, giza eta genero harreman berrien eraikuntzan eta zapalkuntza ororen kontra sakontzen duen propiektu politikoa da ere bai, matxismoari eta lgtbfobiari aurre eginez, adibidez.


Zentzu honetan, hasiera batean MSTren borrokak eta erresistentziak nekazal munduan oinarritzen baziren ere, langile klase osoaren borroka gisa aurkezten da orain mugimenduaren ildo politikoa.

 

[ ... ]

 

2022KO BRIGADAK: ARGENTINATIK 1. KRONIKA

ARGENTINA: INPERIALISMO ETA NEOLIBERALISMOA vs KOMUNITATE ETA ERRESISTENTZIAK

 

Argentina. Interneten herrialde honen izena bilatuz gero, klik batean postal eder bat agertuko zaigu. Tangoa. Paraje ikusgarriak. Futbola. Alfajoreak eta haragia. Matea. Hiribide amaitezinak. "Paris Latinoamerikarra". Baina zer dago erakuslehioaren atzean? Zein da 15 miloi biztanle dituen herrialde honen errealitatea?


Gogor kolonializatutako herria izan da, lehenik espainiarrengatik, baina gerora europako herrialde ezberdinengatik, ingelesak kasu. Herri originarioak ia desagerrarazi ostean eskuratu zuten lehen independentzia, baina ez zuten koloniarekiko kate sendorik askatzea lortu. Munduaren orden berriaren izenean AEBren inperialismoaren dependiente bihurtu baitziren.


1976a adibide adierazgarria da,  militarrek logika zehatz baten barruan burutu baitzuten estatu kolpea. Diktaduraren atzean “Operación Condor” plana kokatu behar dugu. Plan honen helburu soila ez zen Argentinako herria zapaltzea, handik haratago Latinoamerika osoan ematen ari zen subiranotasun prozesua zapaldu nahi izan zuten diktadura ezberdinen bitartez. Izan ere, garai hartan ugariak ziren sistemaren aurka altxa eta estatu eredu antikapitalista zein subiranoa borrokatzen zuten herri antolakundeak, bigarren independentzia erreal baten alde bizitza ematen zutenak. Hau dela eta, AEBren aginduak txakur on baten legez betez, militarrek eraikuntza hori indarkeriaren bidez eten zuten. Honi esker, Argentinako eta Latinoamerika guztiko oligarkiak herrialdeko aberastasuna lapurtu zezakeen, bien bitartean AEBk haren "patio trasero"a kontrolpean zuela.


Diktadura militarra amaitu ostean asko izan dira gobernuan jarritako presidenteak eta bat berak ere ez, ez du Plan Condorren abiaturiko logika neoliberala bertan behera utzi. Are gehiago, diktadura osteko urteetan zerbitzu zein baliabide naturalen pribatizazioa etengabea izan da. Hain zuzen ere, horrek ekarri du mundu mailako estatu aberatsenetako baten biztanleriaren erdia baino gehiagoren pobretzea.


Hemen, ordea, historiak kontatzen ez dituen istorioak barnebiltzen ditugu. Testu liburuetan agertu ez diren emakume horiek bizirik diraute Argentinako auzo eta herrietan. Erre, erail, bortxatu, torturatu eta desagerrarazi zituzten emakume guzti horien borrokek oinordekoak dituzte eta zalantzarik gabe haien eskuetatik iritsiko da egoera iraultzeko kemena.

 

[ ... ]

 

 

2022KO BRIGADAK: VENEZUELATIK 1. KRONIKA

VENEZUELAKO COMUNAK, SOZIALISMOA ERDITZEKO BIDEA.


20 urte pasa dira Chavez komandanteak Estatu Kolpea garaitu zuenetik. 20 urte inperialismo norteamerikarrak tutelatutako oligarkia nazionala menderatu zuenetik. 20 urte iraultza bolivartarraren hastapenetatik. 20 urte Venezuelako herriak prozesu sozialista ereiten hasi zuenetik. 20 urte inperialismoari aurre egiten, blokeo, santzio eta edozein oztoporen gainetik eraikitzen.


Miguel Mazzeok esaten zuen moduan “Venezuela bere kontraesanetan eraikitzen den estatua da”. Chavezen arabera, sozialismoa eraikitzeko modu bakarra Venezuelako gizartean dirauten zapalkuntzak eta esplotazioa desegiteko gai zen herri-boterea eraikitzea zen. Era berean, hura lortzeko modu bakarra oinordetzan jasotako Estatu burgesaren formak erabat haustea zela uste zuen. Hortaz, prozesu iraultzailea Estatutik estimulatu, baina oinarritik eraiki behar den prozesua dela uste zuen komandantateak. Botere estatala eta herri boterearen arteko tentsio konstantean aurrera eginez, harreman erabat dialektikoa garatuz.


Ez da bide erreza izan, eta prozesu iraultzaile guztietan bezala tentsioak, kontraesanak, argiak eta itzalak egon dira. Are gehiago blokeoa eta santzioek eragindako krisi testuinguruan. Hala ere, erresistentzia eta duintasun eredua izan da munduko iraultzaile guztiontzat Chavismoa zein iraultza bolivartarra.


Dagoeneko 9 urte pasa dira Chavez komandantearen heriotzatik. Bere legatua, berriz, inoiz baino biziago dago antolatzen eta borrokan jarraitzen duten milaka Venezolarren bihotzetan. Horren adibide Venezuelako txoko guztietan etengabe hazten eta hedatzen doazen milaka Comunak.

 

[ ... ]

 

 

 

2022KO BRIGADAK: BRASILDIK 1. KRONIKA

HAUTESKUNDE KANPAINA PIL-PILEAN: KOMITE POPULARRAK ETA KLASE BORROKA.


Urriaren 2an ospatuko diren hauteskundeen kanpainan bete betean iritsi gara Brasilera. Lula da Silva hautagaia (PT – Langileen Alderdia) denon ahotan dago eta bere aurpegiak apaintzen ditu kaleak, banderolak, arropak nahiz txapelak. Itxaropena arnasten da, azken urteotan Bolsonarok herrialdean egindako txikizio guztiak konpontzeko premia baitago.

 

[ ... ]

 

Bolsonaroren politika faxistak eta ultraneoliberalak eragin lazgarriak izan ditu Brasilgo herrian:


    • Bizitzaren garestitzea basatia izan da azken urteotan (inflazioa), elikagaien eta gasolinaren prezioak bikoiztuz.
   • Etxebizitzaren arloan ere datuak oso larriak dira: Brasil osoan kale gorrian bizi diren pertsona kopurua ia 20 milioietara iritsi zen 2021ean. Hirietako biztanleriaren %23,7a suposatzen du horrek. Sekula egon den daturik latzena.
    • Emakumeen eta LGTB+ kolektiboaren kontrako biolentzia handitu egin da: 2021. urtean 1.341 feminizidio erregistratu ziren, horietatik %62a emakume beltzak zirelarik. Bi egunez behin trans pertsona bat erailtzen da.


Lehen aipatu bezala, argi dute brasildarrek Lularen gobernu posible batek ez duela sistema kapitalistarekin bukatuko, langile klasearen antolakuntza eta borrokaren bitartez lortuko baita nahitaez. Hala ere, hori lortzerako bidean herriak Lularen politika sozialen beharra duela erakusten dizkigute datuek.

 

Orriak