Kefah Mansour kidearekin izanda Palestinako brigada, Bil'in-eko herri borroka ezagutzen

Israelek hiru asentamendu eta harresiaren lanak hasi zituen Bil’in herrian 2004. urtean. Bil’in nekazari herria da eta lurra oso  garrantzitsua da eurentzat; soldadu israeldarrek, bulldozerrekin lagunduta, euren lurrak suntsitu zituzten. Hori dela eta, 2004ko abendutik 2005eko otsailera arte egunero mobilizazioak egin zituzten, lanak gelditzeko helburuarekin. Bil’in izan da lehenengo herria harresiaren aurka luze aritu dena borrokan ezbiolentoan.

Jarraitu irakurtzen

 

 

 

 

 

Askapena ere Val Di Susako jaialdian izan da

2016ko uztailaren 22tik 24ra Val di Susan (Italia) ospatzen ari den "Alaitasun handiko" jaialdian parte hartu du Askapenak. Bailara hau oso ezaguna da abiadura handiko trenaren aurkako borrokan eta erresistentzian urte asko daramatzalako.

Aurten jaialdia hau antolatzea erabaki dute jai kutsua emateko eta aldi berean borroka honen berri lanean aritzeko. Egitarau zabala antolatu dute, Italia osoko musika talde eta artista ezagunek parte hartu dute.

Ikuskizunez gain, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, dokumentalak gozatzeko aukera ere badago. Hitzaldi horietako batean, gaur hilak 23, Askapenak Euskal herriko errepresioaren eta hari ematen ari zaion erantzunaren berri eman du. Askapenarekin batera, Italian bertan ere jasaten ari diren errepresioa dela eta, antolatu berri diren senideen elkarteko Torino eta Erromako kideek hitz egin dute. Senide horien familiartekoak, No tav eta mugimendu antifaxistan lanean aritzeagatik izan dira zigortuak.

Ezin dugu ahaztu orain dela aste gutxi batzuk, hainbat kide atxilotuak izan zirela No Tav-eko borrokan aritzeagatik eta beraz, jaialdi guztian zehar haien aldeko aldarriak etengabeak izaten ari dira.

Elkartasunak ez dezala etenik eduki!!

Greziako brigadak eginiko elkarrizketa eta kronika

Irakurri kronika osoa

Atenasen hasi dugu Greziako brigada. Iraultzaren hiriburua izan zen duela urte batzuk, duintasunaren hiria, aldarrikapen eta troika zein gobernuaren aurkako mobilizazioen hiria. Jendez, ilusioz eta borrokaz beteriko plaza horiek hutsik dira gaur egun, eta jende hori guztia etxean, etsituta. Mobilizazioek ekarritako gobernu aldaketak, ez du ondorio positiborik izan. Alderantziz, Syrizaren gobernuak men egin dio Europar Batasunari eta estatua saldu egin du, literalki; jada ez dago estaturik, ez dago burujabetzarik. Errikos Finalis Syrizako kide ohi eta KOEko nazioarteko arduradunak Greziak egun bizi duen egoera azaldu digu Syntagma plazan.



Syrizak onartutako hirugarren memorandumak ondorio larriak izan ditu greziarrentzat. Prezioek ikaragarri egin dute gora, murrizketa handiak jasan ditu sektore publikoak, pribatizazioak nonahi gertatzen ari dira, eta hau guztia gutxi balitz, errefuxiatuen krisiak bete betean jo du herrialdea.
Krisi izugarri honen aurrean jendeak erantzun egin du, eta horren lekuko izan gara Atenasen egon garen egun hauetan mugimendu, esperientzia eta borroka ezberdinak ezagutuz.

 

Irungo militante internazionalista bat atxilotu dute Txilen

Info gehiago | Bertako irratiaren audioa

Atzo arratsaldean atxilotu zuten, Txiletar estatuko Maputxe herriko komunitate batetan zegoen euskal militantea. Ostegunero bezala, Maputxe herriaren historia ezagutzeko, eta Maputxeen Mapudungun hizkuntza ezagutzeko, unibertsitateko klasera zihoan militante irundarra. Momentu horretan, unibertsitatean, Txiletar polizia agertu, atxilotu eta bere kontra kanporatze agindua zegoela esan zion.

Santiago de Txilera eraman, eta han dute poliziaren esku, Txileko estatutik kanporatzeko prozedura burutzen den bitartean. Litekeena da, gaur bertan, hango 22:00etan -sei ordu gutxiago dira han-, abioi batean sartu eta Estatu espaiñolera bidaltzea.

Irundarra, Maputxe herriarekin elkartasun lana burutzeagatik izan da atxilotua. Bertan, Maputxe hizkuntzan emititzen duen irrati bakarrarekin -Kimche Mapu irratia- elkarlana egin izanagatik, eta bizi duten errepresio egoera iraunkorra salatzeagatik. Hau da, jatorrizko herri bat den Maputxeen eskubideak defendatzeagatik, internazionalismoa praktikatu eta lan politikoa egiteagatik.


Estatu inperialistek etengabe herrien kontra eta hauen alde agertzen edozeinen kontra burutzen duten errepresioa salatzeko, eta irundar militanteari sustengu eta elkartasuna adierazteko, hauek gaurko zitak:

  • 18:00tan Batzar Informatiboa Hazia Kultur elkartean
  • 19:00tan kontzentra San Juan Plazan

Hemen duzuen bideoan ikusiko duzue bere atxilotze eta kanporatzearen arrazoia...

http://www.angulaberria.info/eu/berria/2016-13-06/elkartasun-oihuak-kimche-mapu-irrati-komunitarioa-bideo


Elkartasun Internazionalista ez da delitua!
Hamaika herri borroka bakarra!

Abajo en castellano

Orriak