Florestan Fernandes eskolan Brasilgo egoera politikoari buruzko formakuntza jaso dugu, MSTko militanteen eskutik. Lerrootan laburpen bat egiten saiatu gara, ikasitako guztiaren lagin modura. Funtsean, Brasilgo lurrik gabekoen mugimendua latifundioen kontrako borrokak ezaugarritzen du. Hona hemen hori ulertzeko hainbat gako.
Iritsi gara dagoeneko Brasilera eta Florestan Fernandes Eskola Nazionalean gaude, Sao Pauloko Estatuan. Eskola hau MST Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra mugimenduaren eskola nazionala da eta bertan igaroko ditugu brigadako lehen egunak. Besteak beste Brasileko testuinguru politikoaren inguruko hitzaldia izango dugu, baita MST mugimenduaren azalpen historiko-politikoa ere, eta noski Herri Laborantza Erreformaren (Reforma Agraria Popular) berri emango digute. Guzti honekin batera, eskolako partaide garen heinean, lan txandak ere izango ditugu. Ikasitako guztia Brasileko brigadaren lehen kronikan jasoko dugu. Laster arte beraz!
Euskal Herrian zehar egiten ari den hitzaldi bira aitzaki, Hala Bideok Michelle Allison militante kurdua elkarrizketatu zuen uztailaren 5ean Gasteizen.
Kurdistango orainaz eta etorkizunaz, emakumeen paperaz bertako iraultzan eta mugimendu feministaren erronketaz mintzatu ziren Allisonekin.