Asteartean Sevillako Marinaleda herria bisitatzen egon ginen. Bertako bi zinegotzirekin elkartu eta hainbat gauza kontatu zizkiguten, kronikatxo honetan eskeintzen dizkizuegu idatzita eta bideoan, informazio gehiago nahi izatekotan www.marinaleda.com webgunean eskuragai duzue.
Amaitu dugu Greziako brigada, Europaren periferian herri honek bizi duen egoera latzaren berri izan dugu, Europar inperialismoak gogorren jotako herrialdea. Interesgarria da ikustea Europar Batasunaren eta Troikaren aurka altxatzen den herri bati zein kolpe gogorra eman dion. Europar Batasunaren benetako aurpegia agerian geratu da Grezian, eta irakaspen hori da Euskal Herrira eramango duguna.
Atenas, Patras, Thessalonika, Halkiriki eta Kretako borroken berri izan dugu, KOE antolakundearen eskutik, eta herri mugimendu eta borroka ezberdinetan daukan parte-hartzeari esker esperientzia interesgarriak ezagutu ditugu.
Andaluziako Brigadako kideak jabetu gara ezer gutxi genekiela Andaluziako historiaz eta mendeetan zehar landu den nazio kontzientziaz. Iturri nagusia izan dugu Nacion Andaluza erakundea (https://nacionandaluza.org), eta bertako kideen eskutik jaso dugu informazio gehiena.