Andaluziara iritsi gara eta hasi gara aurreikusiriko Andaluziako lagunekin elkartzen. Harrera beroa egin ziguten Andaluziako EHLko kideek eta haien eskutik abiatu gara bertako jende ekintzailea ezagutzen. Puerto Realen egon ginen bertako Espiral eskola librea ezagutzen eta arratsaldean zehar Andaluzia Komunista, Jaleo!!! gazte antolakundea eta Ganemos Jerezeko udal hautagaitzako militanteekin bertako errealitate ezagutzen.
MST, Nekazal Erreforma Herritar baten aldeko borrokan
Aurreko kronikan azaldu genuen bezala, 1984. urtean Movimento dos Trabalhadores Sem Terraren lehen biltzar nazionala egin zuten. Bertan, MST antolakunde nazional gisa gorpuztu, eta ondorengo hiru helburuak markatu zituen:
Lurraren aldeko borroka.
Nekazal Erreforma Herritarra
Eraldaketa soziala.
Azken honetan azpimarratu behar da, hasiera batean ez bazuten Sozialismo terminoa erabiltzen ere, egun helburu estrategiko gisa defendatzen dutela.