UTZI BAKEAN VENEZUELA! Euskal Herria iraultza bolivariarrarekin!

Diario Vascoren aurrean eginiko kontzentra

info gehiago: hemen

 

Ahotsa.info -k eginiko bideoa Iruñeako kontzentraren inguruan

Eibarren batu ziren estatu kolpearen aldekoak, gure mezua parean izan zuten

Yolanda Rojas, Venezuelako kontsula: Presente!

(abajo en castellano)

“Venezuela aurrera”, Iraultza Bolivartarrarekiko Euskal Elkartasun Plataformak, Yolanda Rojas Urbina-ren, Venezuelako Errepublika Bolibartarraren Bilboko Kontsul Orokorraren heriotza dela eta, bere atsekabetze sakonena, adierazi nahi du. Familiari eta Koltsulatuko talde guztiari gure doluminak adieraztearekin batera.

Yolanda-k fisikoki soilik utzi gaitu. Bere oroimena gure buru eta bihotzetan mantenduko da. Bere lan ona, bere espiritu askea, bere adeitasun bereziki berezia. Hutsik gabeko diplomatikaria soilik ez, une zailenetan lehen lerroan beti egon dena joan da. Yolanda, ororen gainetik, Iraultzaile bat izan da. Justizia sozialean eta pertsonen duintasunean oinarritutako mundu hobe baten aldeko borrokalari nekaezina izan da. Proiektu sozialistan sinetsi izan zuen beti, Hugo Chávez Komandantearen legatuari jarraitu zion eta fidela izan zen, momentu oro, Iraultza Bolibartarrarekiko.

“Venezuela aurrera” mugimenduko hainbat eta hainbat lagunentzat eta berau osatzen duten 29 eragile, alderdi eta sindikatuentzako, Yolanda diplomatika bat baino gehiago izan da. Lagun bat izan zen beti.

Bere heriotzaren aurrean, Markos komandanteordearen esaldi bat gogoratu nahi dugu, gure ustetan Yolanda ezinegokiako definitzen duena: “Askatasuna egunsentia bezalakoa da, lotan goiza iritsi zai itxaroten dutenak daude. Baina iratzarri eta gaua oinez igarotzen dutenak ere badaude”.

Descansa en paz, compañera Yolanda

 

Bodalo libre Carajo!!!

24 egun gose greban dauden bitartean Askapenako zenbait lagun Madrilera jaistea ertabaki dugu. Komunikabideek isilarazi nahi izan duten protesta honi babesa eman eta bertatik bertara euren eskakizun, protestaren nondik norakoak eta elkartasuna adieraztera. Dozenatik gora dira jateari utzi eta oraindik indartsu,  Bodalo SAT eko kidearen askatasuna eskatzen dihardutenak. Zenbait kidek Somontera joatea erabaki dute duela 4 urte okupatu zuten finka desalojatua izan baitzen eta berriz ere hartu baitute egunotan. Madrilgo Sol plazatik gertu dago kanpalekua, Madrileko erdi erdian jornalari eta Anadaluziako sindikatuko kideak eraiki duten duintasunaren kanpalekua. Jarraian Nestor Salvador SATeko kide eta gose grebalariaren hitzak dituzue entzungai.

Bestalde Arrasateko udalean mozio bat aurkeztu zuten Irabazi koalizioak Andres Bodaloren inguruan eta PNV eta PSOEren aurkako botoei esker ez zen onartu. Andaluziako señorito eta terratenienteak dira Euskal Herrian PNV gestionatzen duten burgesak. Eta atzoko udalbatzarrean, beste behin ere, agerian gelditu zen hori.

http://bit.ly/25O0hqE

http://bit.ly/1Y8vToy

Borrokak ez du etenik!
Bodalo eta borrokagatik kartzelan dauden guztiak libre!!!

Elkartasuna prozesu bolivariarrarekin! UTZI BAKEAN VENEZUELA!

Kontzentrazioak ekainak 9, osteguna, Arraste eta Iruñean.

Euskal Herria iraultza bolivariarrarekin!

 

 

 

 

 

 

 

Bitartean euskal burgesia eskubitarra Venezuelan estatu kolpea bultzatu nahi dutenekin elkarlanean Eibarren

UTZI BAKEAN VENEZUELA!

Orriak