Kanpezuk bat egin du BDZrekin!

Gurko egunean, ekainak 7, Kanpezuko udalerriak bat egin du BDS eta Palestinarren aldeko mozioarekin. Arabako lehen udalerria da Palestinaren alde elkartasunean eta Israelen aurka gisa honetako zin instituzionala onartzen dela, lehenago Sakanako udalek, Baztangoek, Igorre eta Zestoak egin bezala. Zentzu honetan, Israelgo enbaxadari helaraziko zaio bertan harturiko konpromezu instituzionala, alegia, Israelgo estatuarekin ez duela inongo harremanik izango Kanpezuko udalerriak.

Alde bozkatu dute KAIXO agrupazio independienteak (5 zinegotzi)  eta EAJk (4 zinegotzi)

Zorionak eta gora Palestin askatuta!!!

Ostiralean, ekainak 10,  Palestinaren aldeko elkartasun eguna ere antolatu dute Kanpezun

  • 19:00tan haurrentzat kometa tailerra, dantza palestinarrak, kale antzerkia...
  • 20:00tan joaldunak eta albokariak Kanpezuko kaleetan zehar
  • 20:30tan ekitaldia plazan: "Kanpezu eta Palestina zubiak eraikitzen"
  • Ondoren janari internazionalista, musika...
  • 23:00etan kontzertuak K18An: Los Señora eta Mejicana Clandestina

Herri boterea aurrera!

Elkartasunik beroena eskaini nahi dugu azken asteetan eta pasa den asteburuan bertan Graciako auzoan herriarentzat Bankua berreskuratzeko eginahaletan aritu zareten eragile eta kide guztioi. Herri boterearen adierazgarri bikaina izan da Banc expropiat esperientzia, esanguratsua dudarik gabe, herritarron beharretara eta herritarrongandik sortutako proiektua baita. Gisa hontako dinamikak ordea, ez ditu begi onez ikusten kapitala ordezkatzen duten agintariek. Kasu honetan ikusi bezala, bortizkeria eta neurrigabeko errepresioaren bidez ixilarazi nahi izan dute herritik eta herriarentzat sortutako bideak. Ez da ordea, kasu isolatu bat Herrialde Katalanetan errepresioari dagokionean, orain dela 2 aste ikusi bezala, gomazko pilota batek jota begia galdu zuen kide batek jarritako salaketaren arira, inongo kargurik gabe geratu dira erantzule polizialak. Askapenatik beraz, babesa adieraztearekin batera herri boterearen defentsan eta borrokan ari diren guztioi, salatu nahi dugu indar errepresiboek duten jarrera eta eredu poliziala bera auzitan jarri ere, ustez eraldaketarennorabidean ari diren hirian, betiko errezeta eta betiko praktika basatiak darabiltzatelako.


Errepresiorik ez!
Gracia zutik!

Marichiweu elkartasun jaialdia!

"Kimche Mapu" irratiaren aldeko eguna Oiartzunen datorren ekainaren 10ean. Jaiotza bertatik errepresioak gogor jo du irrati komunitario hau, baina horretaz gainera emisioak bideratzeko zuten generadorea apurtu egin zitzaien.

Generadore berri baten gastuetan laguntzeko asmoz eta herri Maputxearen borrokaren berri emateko "MARICHIWEU ELKARTASUN JAIALDIA" antolatu dugu eragile ezberdinen artean.

ANIMATU!! GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!!

 

  •    19:30 Dokumental emanaldia "Los olvidados" (Udaletxeko pleno aretoan)
  •    20:30 Elkartasun argazkia (Udaletxeko plazan)
  •    Jarraian pikoteo-afaria (Udaletxeko plazan)

Ekainak 2, Kanpezun BDZ kanpainaren aurkezpena

Ekainak 2, osteguna, arratsaldeko 20:00tan Kanpezuko kultur etxean aurkeztuko da DBZ kanpaina eta ondoren Judizmedi-Mendialdeko joaldunak Palestinan bizitakoa izango da mintzagai

Orriak