Ekainak 2, osteguna TTIPrik ez hitzaldia Bermeon

Hil egin da Mendebaldeko Saharako presidente eta Frente polisarioko idazkari orokorra, Mohamed Abdelaziz

Mohamed Abdelaziz Mendebaldeko Saharako presidente historikoa eta Frente polisarioko idazkari orokorra gaur maiatzaren 31an zendu da, 68 urte zituela gaixotasun luze baten eraginez, ospitalean bertan.

Saharar erresistentziaren sinboloa izan da urte luzez. 1968an Mohamed Sidi Brahim Basir liderrarenpean Askapenerako Saharar Mugimendu Nazionalean sartu zen, Kolonialismo espainiarraren aurkako borroka armatua erabili zuen lehen mugimenduan; ondoren 1973an Frente Polisarioaren fundazioan parte hartu eta bere zuzendaritza politikoko kide garrantzitsuenetakoa izan da 1976tik urte luzez.

Smaran jaio zen, baina Argeliako errefuxiatu kanpalekuetan bizi izan da azken 40 urteetan, exilioan den gobernuko presidente gisara, gaur azken hatsa eman duen arte.

Inoizko egoera tentsoenean dagoen Saharar herriari, duintasun eta elkartasunaren adibide garbi den herriari, gure doluminak eta elkartasun osoa helarazi nahi dizkiogu.

Mohamed-ek, eta hainbat eta hainbat sahararrek, duela 40 urte baino gehiago ekin zioten borrokari eutsi, eta independentziaren noranzkoan urratsak ematen bidelagun izango gaituztela gogoraraziz. Doakiela beraz Euskal Herritik elkartasunezko besarkada bat !

Agur eta ohore Mohamed Abdelaziz!

Hamaika herri, borroka bakarra!

Utzi bakean Venezuela! Euskal Herria iraultza bolivariarrarekin!

(abajo en castellano)

Latinoamerikako herriek euren askatasunaren bidean berebiziko une larria bizi dute egun. Izan ere, kontinentearen luze zabalean 15 urte luzeetan aurrekaririk gabeko  lorpenak erdietsi ostean, herri hauetako oligarkiek eta inperialismo yanki-europarrak hil ala biziko oldarraldiari ekin diete herri sektoreek bereganatu duten boterea berreskuratzeko desiotan.

Helburu bakarra du fronte guztietan hasitako erasoaldi honek: berriz ere kontinente honetan indar atzerakoi nazional zein nazioartekoen ordena zaharra ezartzea. Gisa honetan, latinoamerikako herriak beste behin ere iparraldearen agindutara makurrarazi nahi dituzte, miseriara kondenatu eta zapalkuntza edo esplotazioa baina ez diete opa. Askapenatik uste dugu, inperialismoak bertan eragiteari utzi ez badio ere une honetan pasa den mendean hasitako burujabetza eta askatasun bidea amildegi batean aurkitzen dela oldarraldiaren ondorioz.

Ingurumari honetan kokatu behar genituzke duela gutxi gertatuako Brazilgo estatu kolpea eta batez ere Venezuelako prozesu bolivariarraren aurkako erasoaldia bera. Izan ere, Venezuelako gobernu zilegiaren aurka abiarazi den gerra fronte anitzeko gerra da: ekonomikoa, mediatikoa, nazioarte mailakoa, kale erasoen bidez lagundua eta paramilitarrek eragina. Azken aldian gainera gogortzen ari da modu beldurgarrian, herritarren eta herriaren ezegonkortasuna ikaragarri areagotuz.

Inperialismo estatubatuarra eta espainiar faxismoa dira besteak beste, Venezuelaren aurkako kolpearen atzean ditugunak eta amaiera eman nahi lioketenak behin betiko  errebeldiaren eta duintasunaren herri honi, hala nola, sozialismoaren eta internazionalismoaren bandera altxa dutenei; burujabetza politiko, eta energetikoa bereganatu duenei; herri sektoreen parte hartzea bermatu duen gobernu honi; Venezuelako herritar apalenei eskubide sozial eta ekonomikoak bermatu dizkietenei... Hitz gutxitan esatearren, inperialismoak azken hamarkadetako agenda eraldatzaile eta antiinperialista bilakatu den motorra deuseztatu nahi luke eta modu honetan hainbeste desio duten bertako petrolio erreserben jaun eta jabe egin.

Honen aurrean, Askapenatik uste dugu, gaur inoiz baino gehiago euskal herri langilea une historiko honek eskatzen duen mailan egon behar genukeela eta modu honetan Venezuelako prozesu bolivariarra babestu beharrean gaudela. Gure egin behar internazionalista da, inperialismo yankie eta batez ere espainiar zein euskal eskuina salatzea, burutzen ari diren kanpaina politiko eta mediatikoa salaketaren jo mugan ezarriz. Prozesu askatzailarean etorkizuna, bere defentsa eta sakontzea herrion askatasun eta burujabetzan sinisten dugun guztion ardura delako, herri bolivariarrak behar gaituelako, eta geuk ere behar dugulako bera garaile.

Utzi bakean Venezuela!
Euskal Herria prozesu bolivariarrarekin!

 

Afrikan ebolari aurre egiteko Kubaren elkartasunaren eredua: liburu aurkezpena

 
 

Maiatzaren 31an, asteartea, 19:00etan, Bergaran (Gipuzkoa) izango da ekitaldia, Irizar Jauregian, Barrenkale kalean, 33 – 3. (20570 Bergara), Euskadi-Cuba, Askapena eta Komite Internazionalistak taldeek, eta EH Bildu eta Irabazi-Ganemos Bergara bertako alderdi politikoek antolatuta.

Enrique Ubieta idazlearen biografia

 

 

Kubaren medikuntza-lankidetza ebolaren kontra mendebaldeko Afrikan

Irailaren 2014an, Sierra Leonan, Liberian eta Guinea Conakryn ebolaren izurritea zela eta, Ban Ki Moon, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak, premiazko deia zabaldu zuen Nazioarteko Komunitatean. Bost mundu-agintari telefonatu zituen, premiazko laguntza eskatzeko. Haietako lau, mundu- potentzien lehendakariak ziren (EEBB, Frantzia, Erresuma Batua eta Europar Kontseilua). Bosgarrena -zerbait harrigarria– Hirugarren Munduko herri txiki baten lehendakaria zen: Kuba. Nazio hau, lankide boluntarioak lehenbizi bidali zituena izan zen – 256 pertsona, “Henry Reeve” mediku- brigada kubatarraren parte zirenak, eta hondamen eta izurrite egoeretan espezialitatua-  eta Munduko Osasun Erakundearen Zuzendari Nagusiarekin, Margaret Chan, koordinatuta egin zuten.

Liburu honek, pertsona hauen solidaritate esperientziak biltzen ditu. Haietako bi misio honetan zehar hil egin ziren (Reinaldo Villafranca eta Jorge Juan Guerra). Beste bat, Félix Báez medikua, ebolaz gaixotu zen, Ginebran sendatu zen eta berriro Afrikara bueltatu zen bere elkartasun misioa bukatzeko.

Orriak