Askapenari babesa eman eta herriak libre izateko estatu espainiar inperialista salatzea eta epaitzea dagokigulako, pasa den larunbatean Maeztu zein Kanpezun hainbat lagun bildu ginen.
Basaburuko Jauntsarasko ikastetxean, bi ekitaldik bat egin zuten igandean, Frankoren izenean fusilatutakoen oraitzarekin batera. 25 lagun inguru bildu ziren, tartean Esther Lakasta alkatea. Askapenaren epaiketa salatu eta Espainiar estatuari epaiketa egiteaz batera, Mexikon desagertutako 43 ikasleak oroitu zituzten, gertaeretatik urtebetera.
Beste hamaika herritan bezala, larunbatean Lesakan herri epaiketa burutu zuten. Pisu berezia izan zuen gainera ekimenak, Unai Vazquez Askapenako auziperatua bertan bizi baita egun. Bertan bildutakoek argi azaldu zuten epaiketa berri onen izaera politikoa, "politikoa izan delako bost lagun hauek atxilotu eta epaitzera eraman dituen bultzada, eta politikoa delako, batez ere, Askapenako kideek egiten duten lana." Hemen herri epaiketa irakurritako testua:
Nafarroako Erriberari azpiegitura inperialista bat inposatu zitzaion aspaldi, Franko bizirik zegoela, eta oraindik ere, OTAN aliantza militar inperialistaren eraso militarrak bertan prestatzen dituzte. Horregatik, Tuterak, irailaren 26an Espainiar estatu inperialista epaitu zuen OTANen parte izateagatik, eta gainontzeko herrien aurkako erasoengatik.