Gasteizko kanpusean ere herri epaiketa burutuko dute ikasleek

#HerriakLibre dinamikarekin bat egin eta gasteizko campuseko ikasleek urriaren 3ko Gasteizko Herri Epaiketan zein urriaren 7ko hezkuntza epaiketan espainiar estatua epaitzera dei egin dute. Hemen bidalitako oharra:

Gasteizko Campuseko ikasleok ere ez dugu onartuko espainiar estatuak ez gu, ez herri honetako beste edozein militante politiko epaitzea. Bera baita urte luzeetan zehar hainbat herriren aurkako zapalketa eta ukazioa bultzatu duen Estatu Inperialista, askatasunaren alde borrokatzen duen edonor gogorki errepresiliatuz.

Espainiar estatu inperialistak bere epaia jaso du Lizarran ere

40 bat lagunek Lizarrako foru plaza hartu dute gaur Euskal Herriko mugimendu internazionalistaren kontra urriaren 19an abiatuko den epaiketa fartsari aurre egiteko lurralde osoan abiatu den Herriak Libre! dinamikari erantzunez eta espainiar estatuaren praktika inperialista herri epaiaren jo puntuan jarriz.

"Eta zapaldu nahi gintuzunon zapatak senti itzatzu!"

Donostian irailaren 26ean Bulebarrean herri epaiketa burutu zuten. Bertan parte hartu zuten Palestinaren eta Sahararen aldeko mugimenduek, Ernai, Etxerat, Bilgune Feministako, Libre edo eta Kortxoeneko lagunek, OTANen aurka 80h ibilitako aktibistek, Emakume baserritarrek eta beste hainbat herritarrek ere. GUztiek, bere ikuspegitik eta begirada internazionalista batetatik, espainiar estatuaren aurkako akusazioak irakurri zituzten.

"Gaur bost urte atxilotu gintuztela"

Gaurko egunez, irailak 28, 5 urte betetzen dira polizia nazionalek gure etxeetan indarrez sartu eta zortzi euskal herritar atxilotu gintuztela. Horietako bost, Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Unai Vazquez, David Soto eta Gabi Basañez kideak kartzeratuak izan ginen.

3 eta 6 hilabetez Espainiko kartzeletan bahituta izan ostean, 60.000 euroko bermepean kalera atera ginen eta arrezgeroztik auzitegian astero sinatu eta muga ezin zeharkatu aurkitzen gara.

Orriak