[BIDEOAK] Zergatik epaitu espainiar estatu inperialista?

Hamaika arrazoi ditugu Euskal Herritarrok Espainiar Estatua epitzeko. Gaur gaurko bizi dugun testuingurua begiratu besterik ez dugu ordu luzeetako akusazio zerrenda osatzeko, eta historian atzera eginda begira jarrita, zerrenda amaigabea bilakatzen da.

Arrasaten herri epaiketa irailaren 26ean

Irailaren 26ean espainiar estatu inperialistaren aurkako herri epaiketa burutuko dute Arrasaten. Arratsaldeko 18:30etan herri plazatik manifestazioa abiatuko da eta bertan, Sahara, Abya Yala, Euskal Herria eta gainontzeko nazio zapalduetan espainiarak burututako politika inperialistak naiz OTANeko kide izatea salatu eta epaituko dute.

Espainiar estatu inperialistari herri epaiketak!

Irribarrez​ eta The Arlotes​ lagunek elkar lanean espainiar estatuaren aurkako akusazioak marrazkitan jaso eta bideo eder hau egin digute! Sahararengatik, Abya Yalaren alde, OTANen aurka, Espainiako nazio zapalduengatik eta nola ez, Euskal Herriaren alde, herri bezala, internazionalista bezala palestino laranja jantzi, oinetakoak altxa eta Espainiar estatu inperialista epaituko dugu! #HerriakLibre!

Irailaren 11ean Bartzelonan #HerriakLibre aldarria presente izan zen

Irailaren 11ean, principateko diadan, beste hamaika aldarrikapenekin batera, Itaka eta Herrialde Katalanetako Euskal Herriaren Lagunak sareko kideen eskutik, Arran gazte antolakunderaen ekitaldian elkartasun internazionalistak bere tartea izan zuen. Bertan izan zen Unai Vazquez auziperatua ere.

Orriak