Begoña Garcia Arandigoien "Alba"ri omenaldia egingo diote ostegunean Garesen

Datorren irailaren 10ean, osteguna Begoña Garcia Arandigoien Garestarraren erailketaren 25. urteurrena beteko da. Hori dela eta, herriko hainbat kolektibo eta hainbat lagunek omenaldi txiki bat burutuko dute Garesko Alba plazan (zubi berriaren azpian) ostegunean bertan arratsaldeko 19:00etan.

40 herri epaiketa burutu eta urriaren 12an Iruñean herri sententzia emango dugu

(Beherago gazteleraz, abajo en castelano)

Uztailean aurreratu bezala, Ez dugu onartzen estatu espainiarrak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitzea. Horregatik, gaur goizean, Herriak Libre dinamika osatzen dugun auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta herri mugimenduko kideok, Irunean agerraldia burutu dugu, Euskal Herrian zein nazioartean burutuko diren 30 herri epaiketak aditzera eman eta datorren urriaren 12an Iruñean burutuko dugun herri sententziaren berri emateko.

Urriaren 19an bost euskal militante internazionalista, Walter, David, Aritz, Unai eta Gabi, akusatuen aulkian eseraraziko ditu espainiar estatuak. Horrekin aski ez eta mahai gainean Askapena, Askapeña eta Elkar Truke elkarteen ilegaliazio eskaerak mahai gainean jarri ditu. Guztiak ere, gure herrian elkartasun internazionalista lantzeagatik epaituak.

Brescian (Italia) espainiar inperialismoa epaitu dute

Italiako Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek espainiar inperialismoa epaituz ekimen ezberdinak burutu eta antolatu dituzte datozen egunetarako. Beraiekin batera, Aritz Ganboa kide eta auziperatua Italian izango da, hitzaldi bira batean (irailaren 4an Valde Susan, 6ean, Bolognan eta 8an Milanon), eskuz esku Euskal Herritarren aurkako epaiketa politikoak salatu eta internazionalismoaren garrantzia azpimarratzen. 

Behingoagatik epaitu dezagun epailea!

* Julen Zulaika (Askapenako kidea) eta Gabi Basañez (militante internazionalista auziperatua) kideek iritzi artikulua

Udazkenak gurean udak baino beroagoak izan ohi dira sarri. Halaxe izan zen 2010ekoa, izua eta amorrua hamaika etxeetan, sarekadak bata besteari jarraika, atxiloketak, inkomunikazioa eta torturak. Eta bost urte beranduago, dirudienez, berotik dator aurtengoa ere, Auzitegi Nazionalean nonbait opor osteko trauma luzeegirik ez dute izango. Jarraian beste zenbait sumario izango badira ere, urriaren 19an Askapenaren aurkako epaiketa hasiko da eta bertan Gabi, Walter, Unai, Dabid eta Aritzi seina urteko kartzela zigorra eskatzeaz gain, Askapena, Askapeña eta Elkar Truke elkarteen ilegaliazio eskaerak bildu ditu fiskaltzak.

Epaiketa hau salatzeko asmoz, auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta hainbat herri mugimenduko kide elkartu gara herriak libre dinamikaren baitan. Palestino laranja dugu ikur, batak munduko borrokak ordezkatzen ditu, kolore laranjak aldiz, azken urteetan gurean indarra hartu duen desobedientzia olatua , eskuz esku eraikitako elkartasun eta konpromiso harresia. Guztiok, injustizia berri hau lau haizetara zabaltzea dugu xede eta bide batez, salatzailea salatzeko lizentzia harturik gatoz.

Orriak