Banabilgo desplazatuekin lehen egonaldia egin ostean, Mexikoko egonaldiaren bigarren zatian La Realidadeko komunitate Zapatistan egon dira brigada kideak, BriCoen kanpamentuan. Bertan gure arduradun izan diren kideen hitzekin osatu dute gaurko kronika hau.
La Realidadeko komunitate Zapatista eta indigena Chiapasen aurkitzen da, Zapatistek egiten duten munizipioen banaketaren barruan, hau da, Municipios Autonomos Rebeldes Zapatistetatik (MAREZ) “Municipio de San Pedro de Michoacan”en. Komunidadeak dira antolakuntza unitate txikienak, ondoren, munizipioak datoz (70-80 komunidadek osatuta) bakoitzak bere autoridade munizipalak izanik eta azkenik Karakolak eta bertako Junta de Buen Gobiernoak (JBG).
Gure kanpamentua zapatisten klinika, eskola, emakumeen kooperatiba eta bost karakoletako (La Realidad, La Garrucha, Oventik, Morelia eta Roberto Barrios) baten ondoan kokatzen da. Karakolak komunitatearen izen berdIna du “La Realidad, hacia la esperanza”. Komunidade honetako JBGek 15 egunetako txandak egiten dituzte eta 12 gizon eta 12 emakumez osatuta dago. Ez dute soldatarik, dirutan ez behintzat, komunidadeko kideek aportazioak egiten dituzte JBGko kideei soldata bezala emateko.