Gaur goizean piztu da alarma: Kortxoenea Gastetxean (Gros, Donosti) desalojatzeari ekin diote. Inolako baimenik gabe Gaztetxeko atea indarrez bota eta hainbat zulo egin dituzte lurrean goizean zehar, gaztetxeko kide, bizilagun eta auzokideen "Kortxoenea bizirik" oihuak aditzen ziren bitartean.
5 urte bete berriak dituen gaztetxeak ateak zabalik izan ditu beti formazioa, eraldakera, autogestioa... edo beste edozer egin nahi zuen guztientzat. Hala ireki zizkiguten ateak guri ere ekainean urtero antolatzen ditugun "Herri jantzia garaipenaren hazia" formazio jardunaldiak bertan burutzeko.
Datorren irailaren 3an, osteguna, epaiketa politikoen eta bereziki berauen aurkako hitzaldia izango da Uharten.
Urriaren 19an epaiketa politiko berri bat hasiko da Audientzia Nazionalean. Bertan, Walter, David, Unai, Aritz eta Gabirekin batera, Askapena eta Askapeña konpartsa ere epaitu nahi dituzte. Zergatik? Internazionalistak izan eta Euskal Herria zein gainontzeko herrien askapenaren alde egiteagatik. Orain arteko epaiketa politikoen segida bat da urrian hastekoa dena. Hain zuzen hau guztia eta gehiago izango dute mintzagai ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Uharteko kultur etxean Maider Caminos (Eleakeko kideak), Mikel Bueno (Askapenako kidea) eta Dabid Soto (Auziperatua) kideen eskutik.
Barinas atzean uzteko garaia heldurik, Barquisimetoko Estatu eta hiriburura abiatu ziren Venezuelako brigada kideak. Proletalgoa Antolatuaren Etxean zituzten zai kamaradak. Haien eskutik lehen egunak proiektu berriak ezagutzen pasa ostean Gayones eta FRAPOMeko kideekin eman zioten amaiera brigadari.
Proletalgoa Antolatuaren Etxean eraikin ikaragarri handi da, eta bere ibilbidearen erreportai txiki batekin eman ziguten ongietorria, honakoa borroka gogorren ondoren hartua edo okupatua izan baitzen. Egun, ekimen sozial ezberdinetarako erabiltzen dena. Jarraian, Barquisimeto bertako liburu azokara hurbiltzeko aukera izan genuen, hainbat liburu esku artean izan ondoren, Venezuelarekiko eta prozesu bolibartarrarekiko dugun jakin mina ase nahian zenbait liburu erosi genituen. Honez gain, Amilcar Figueroa idazle eta pentsalaria ere ezagutu genuen, eta berarekin esperientzia eta gogoetak partekatzeko beta izan genuen, zeina oso atsegina eta aberasgarria izan zen guretzat.
Abuztuaren 27an Bilboko aste nagusiaren baitan internazionalista eguna ospatu genuen Mekauen Konpartsa eta Askapeña konpartsa internazionalistak antolatuta.
Internazionalista egun honek inoiz baino garrantzia handiagoa hartzen du, Askapeña konpartsaren aurkako ilegazazio eskaeraren aurrean, internazionalismo eta indar handiagoz erantzuteko garaia baita. Eta hala egin genuen! Bazkaritan 400 pertsona batu ginen eta egun guztian zehar Bilboko kaleetan ozen entzun zen: peña peña peña, Askapeña!!!!