Ernairen boletinean internazionalismoa eta Askapenaren ikus-entzunezkoa

Ernai azte antolakundearen #Karenka10 boletin berrian Askapenaren aurkako epaia izpide, internazionalismoaren eta Askapenaren inguruko ikus-entzunezkoa egin dute! Mila esker gaztiak!

 

"Militante internazionalistak gara, izan gara eta izango gara, hortaz harro gaude eta aurrera egingo dugu"

Pasa den hastean 11 Telebistako kideek jaso ginuzten eta Unai, Aritz eta David auziperatuekin auziaz, ilegalizatu nahi duten internazionalismoaz eta epaiketaren aurrreko borrokarako jarreraz aritu ginen. Eskerrak hementik 11TB kideei espazio hau eskaitzeagatik.

Gora herri langileon sua!

Hemen gaude, ene Jenerala, hemen jarraitzen dugu. Hemen gaude gobernuek jatorrizko herriekiko memoriarik gabe jarraitzen dutelako eta lurjabe aberatsek, beste izen batzuekin bada ere, nekazariei lurrak kentzen jarraitzen dutelako. Zuk lurraren eta askatasunaren alde borroka egiteko deia egin zenuenean bezala, gaur ere Mexikoko lurrak atzerritar aberatsei ematen dizkiete. Oduan bezala, gobernuek legeak asmatzen dituzte lurren lapurreta zilegi bihurtzeko. Orduan bezala, bidegabekeria onartzen ez dutenak jazartzen, espetxeratzen, hiltzen dituzte. Baina orduantxe bezala, ene Jenerala, badaude isiltzen ez diren zentzuzko gizon-emakumeak, eta borroka egiten dute etsi gabe, antolatu egiten dira lurra eta askatasuna exijitzeko. Horregatik idazten dizut zuri, Emiliano jauna, jakin dezazun hemen gaudela, hemen jarraitzen dugula”.

Marcos Komandanteorde Matxinoa

(beherago erderaz, abajo en castellano)

Gora herri langileon sua!

Iritsi da berriro ere maiatzaren lehena. Langile guztion eguna, non, festatik haratago, garena, edota izatera iritsi behar duguna aldarrikatzeko eguna dena; herri langileon sua aldarrikatzeko eguna. Mundu guztian aldarrikatzen den eguna da hau, baina ez da herri guztietan onartutako jai egun bat. Herri langileok isuritako izerdi eta odol askorekin lortutako errekonozimendua da langileon egunaren existentzia, defendatu eta aldarrikatu behar den eguna.

"Espainiar Estatu inperialistak egin nahi digun epaiketaren aurrean, internazionalismo gehiagorekin erantzungo dugu"

(Ekitaldiko irudiak amaieran eta bideo laburra hemen)

Gora Euskal Herria internazionalista!

Mila esker benetan, gaur hona, Zarautzera, zuen elkartasuna eta babesa erakustera etorri zareten guztiei.

Asko dugu eskertzeko gaurko ekitaldian... Hasteko, mila esker zuei, nazioartetik, munduko herri ezberdinetatik, zuen babesa erakutsi duzuen guztiei. Oso eskertuta gaude. Eskertuta, ulertzen dugulako zuen babesa ez dela bakarrik Askapenari eta auziperatuei ematen diezuen babes bat, Euskal Herri osoari ematen diozuena baizik. Beste behin ere, erakutsi diguzue ez gaudela bakarrik, bidelagun zaituztegula. Eta ez soilik errepresioaren aurrean: herri honen askapen nazional eta sozialerako proiektuan, bidelagun zaretela sentitu dugu berriz ere. Mila esker!

Orriak