(behean gazteleraz, abajo en castellano)
1974ko apirilak 17an, Mahmoud Hijazi Baker, preso politiko palestinarra, Israelekin izandako preso truke baten ondorioz aske geratu zen. Egun horretatik aurrera Palestinar askatasun mugimenduak data hau borroka ikur bihurtu zuen, espetxeratze politikoa jasaten dutenen ahotsa urtero plazaratzeko aukera sortuz.
Denboraren poderioz, munduko mugimendu iraultzaile guztiek data honen aldarrikapena bere gain hartu dute. Mundu osoan zehar asko izan dira, eta oraindik ere dira, ezarritako ordena zalantzan jartzeagaik kriminalizazioa, atxiloketak, errepresio poliziala, epaiketa politikoak eta tortura jasan dutenak.