2000 pertsona Bilbon Hassanna eta Sahara libre baten alde

Atzoko egunez, Euskal Herriko 40 eragile sozila, politiko eta sindikalen deialdirari erantzunez 2000 pertsona inguru batu ginen Bilbon Hassanna Aalia sahararraren nahiz Saharar herriak bizi duen zapalkuntza salatu eta gazte ekintzailearentzako asilo politikoa eskatzeko.

Datozen egunetan mobiliazioek aurrera jarraituko dute:

- Iruñean otsailaren 3an asteartea, 19:30tan gaztelu enparantzan.

- Elizondon otsailak 4 asteazkena 20:00etan Elizondoko plazan

- Gasteizen otsailaren 5ean, ostegunean 19:00etan giza katea Andra Mari zuritik Gobernu espainiarraren subdelegaziora

-Etxarrin otsailaren 12an, osteguna Gdeim Izik bideo emanaldia eta Saharar lurralde okupatuetan egondako brigadistekin solasaldia 19:30etan Lekuona Tabernan

Hemen sarean manifaz eginiko kronika argazkiekin:

#HassannaLibre elkartasun uholdea herriz herri

Hassanna Aalia gazte sahararraren egoera salatu eta asilo politikoa eskatzeko herriz herri kalera atera eta indarrak batu ditu euskal jendarteak. Hernani, Tolosa, Zarautz, Gasteiz, Laudio, Iruñerria eta Agurainen elkarretaratzeak egin dituzte aste honetan, argazkietan ikus daitekeen bezala.

Udara honetarako 4 brigada helmuga berri; Galizia, Mexiko, Brasilgo MST eta Kurdistan

Pasa den urtean brigada helmuga berriak izan genituen, eta abenduan aurreratu bezala, udara honetarako ere borroka ezperientziak berriak ezagutzeko asmoz, orain artekoez gain, 4 brigada berri antolatu ditugu: Galizia, Mexiko, Brasil eta Kurdistan. Hemen labur brigada hauetan ikusi eta bizi ahal izango duguna:

Galizia:

Brigada honen helburuan galiziar herriak aurrera daraman askapen borroka sozial eta nazionala ulertzea da. Historia luzeko herria da, eta duen kokapen estrategiakoa kontuan izanda karamelo hutsa interes inperialistentzat.

Brigada honen bitartez galiziako herriak bere helburuak lortzeko aurrera daraman estrategiak ezagutuko ditugu. Frente guztietan antolatuta, gaur egun aurrera daramatzan borrokak zeintzuk diren ikusiko ditugu.

Bihartik aurrera ostegun internazionalistak Bilbo zaharreko Goizalde kultur elkartean

Pasa den abenduaren 19an #brigadak15 aurkezpen egin osten urte berriarekin batera ostegun internazionalisten proposamenarekin datozen Bilboko Askapenako kideak. Hemendik aurrera, hileko azken ostegunetan (baita akaso beste egun batzuetan ere) Bilbo zaharreko Goizalde Kultur Elkartea internazionalismoaren erdigune bihurtuko dute.

Urtarrilaren 29an emango diote hasiera eta lehen hitzordu honetarako pasa den urtean Argentina-Uruguayn izandako brigadistek maputxe herriak bertan bizi duen egoeraren berri emango dute. Arratsaldeko 19:30etan izango da hitzaldia.

Orriak