* Lur Gil Askapenako kidearen iritzi artikulua
(Beherako gazteleraz, abajo en castellano)
Faxismoa ez da inoiz behar bezala lurperatu Europar kontinentean. Alemania nazia erortzean amaitu zelako ustea zabaldu izan da han eta hemen, Franco hiltzean demokrazia eskuratu genuen ustea bezalatsu. Faxismoak ordea, ez du sekula alde egin Europatik, Alemaniar faxismoa Estatu Batuen Marshall planak ordezkatu zuen, demokrazia eta askatasunaren izenean beraz, ordutik, yankien atzaparrak herri eta kale orotara iristen dira ;zenbaitetan, presidente beltz aurrerakoiaren itxura hartzen duen arren, kaleetan normaltasunez daramagun modako kamiseten banderarena besteetan, edo abesti baten doinuetan ezkutatzen da, baina beharrezkoa duenean fusil edo tankeen atzean babesten da faxismoa, atzo bezala gaur ere.
Ukrainan ere, antzaldatuz joan da Inperialismoa, hasierako batean ikasle itxura hartu zuen, baina ez zuten luzaro itxaron lehen fusilak heldu arte. Maidan plazara ez ziren gutxi izan egun batetik bestera ustekabean agertutako armak, Estatubatuar kontsulatutik Svodoba eta Pravy Sektor (Eskuin Sektorea) talde naziek egindako sartu-irtenak gutxi izan ez ziren bezala, ezta estatu kolpea gidatutako Turtxinov kolpistak eta oraingo presidente Poroxenko oligarkak egindakoak ere.