Askapenatik bat egiten dugu gaurko egunez Bilbon burutuko den kontzentrazio internzaionalistarekin! Langileon borroka ez delako delitua, 18:30etan Biribila Plazan
(Beherago erdaraz, abajo en castellano)
Alfon 22 urteko gaztea da, Madrilgo Vallecas langile auzoko bizilaguna. 2012ko azaroaren 14ko Greba Orokorrean atxilotu zuten, hain zuzen, Europa mailan langabeziaren, lan erreformaren, hezkuntza, osasun nahiz murrizketa sozialen eta pribatizazioen aurkako deialdian, bere etxetik atera berria zen eta auzoko piketera zihoala eraman zuten.
Atxiloketa itzalpean mantendu nahi bazuten ere, egindako elkartasun ekimen eta nazioarteko mobilizazioei esker, bere kasua ezagutarazi eta 2013ko urtarrilaren 9an Alfon kartzelatik ateratzea lortu genuen.