Bilbon Filtroko 20. urteurrenean Montevideoko memoria eta justizia aldarriarekin bat egin genuen

Zenbaitek kontrakorik uste badu ere, Euskal Herriak hamarkadaz hamarkada jaso izan du elkartasuna. Gure herriaren borroka, militanteekiko elkartasunak ez du etenik ezagutu. Gaur, 2014ko abuztuaren 24 honetan elkartasunaren adierazpen gogorrenetariko bat ekarri nahi dugu gogora; Filtro.

20 urte betetzen dira gaur Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoek estradizioa ekiditeko gose greban Filtroko ospitalean izan zirenetik

Khalida Jarrar Palestinako parlamentariak deportazio agindu militarra errefuxatu du

(Argazkian Khalida Jarrar, ezkerretik hasita lehena)

Khalida Jarrar FPLPko parlamentariak deportatzeko agindua jaso zuen abuztuaren 20an, 24 ordutan bete beharrekoa. Geroztik, Palestinako parlamentuan da jendez inguratua itxialdia eramaiten.  Lehen aldia da Israelek Zisjordaniako hiri batetik beste hiri batera jendea deportatzeko bidea hartzen duela. Palestinara joandako euskal brigadistak bertan aurkitzen dira eta deportazio eskaera eta itxialdia nola izan den azaldu digute.

Duela hiru egun, abuztuaren 20an goizeko oren batak eta erditan, berrogeita hamar soldadu Israeldar inguru parlamentariaren etxean sartu ziren. Soldaduen komandanteak agindu militarra erakutsi dio. Hebraeraz da agindua. Berak hebraera ez du mintzo. Soldadu komandandeak adierazi sei hilabeterako Jericho hirira deportatua izanen dela militar zaintzapean. Agindua izenpetzea eskatua zaio, Jarrar parlamentariak errefusatzen eta soldadu komandanteak galdetzean “ba al duzu zerbeit erraiteko?”, Jarrar-ek “Zuek zarete okupatzaileak, zuek gure herritarrak erahiltzen, gure umeak hiltzen, gure etxeak eraisten, jendeak atxilotzen, herritarrak haien etxeetarik kaleratzen...zuek zarete nire herritik joan behar.”

Hau Hebroneko egoera da. Hau apartheida da.

Aidako errefuxiatu gunea atzean utzita, Hebroneko bidea hartu zute euskal herriko brigadistek. Zisjordaniako hiriburu ekonomikoa eta Jerusalemen ondoren herririk populatuena da eta bizi duen egoera administratibo berezia bertatik bertara ezagutzeko irrikitan ziren. Hebroneko emakume taldea, manifestazioak, umeen eskubideen aldeko eragilea edo preso politikoen senitartekoekin egoteko aukera izan dute. Ikusi:

Ura eta hidrokarburoak, bizitza ona eta garapen ekonomikoaren oinarriak

Baliabide naturalen inguruan bi eragile oso garrantzitsurekin jardun dute Boliviara joandako euskal herriko brigadistek. Batetik ura eta bestetik hidrokarburoak. Boliviak bizi duen eraldaketa prozesu azaltzeko bi funtsezko elementu. Motor gisara baina baita kontraesan moduan. Bizitza onaren oinarria (pachamama) eta garapen ekonomikoaren oinarriak (extraktibismoa). Beittu zer azaltzen diguten:

Orriak