Únete hoy al Movimiento de boicot, desinversión y sanciones. Exige ahora que se impongan sanciones a Israel

Mientras nos enfrentamos a toda la fuerza del arsenal militar de Israel, financiado y suministrado por Estados Unidos y la Unión Europea, perdimos a la sociedad civil y a las personas de conciencia de todo el mundo que presionen a sus gobiernos para que impongan sanciones a Israel y lleven a cabo inmediatamente un embargo total de armas.

Sal a las calles el sábado 9 de agosto con una reivindicación unitaria de sanciones a Israel.

Venezuelako brigadak Madrilen ekin dion borroka iruteari

* Argazkia: CSROA LA QUIMERA de Lavapiés zentro okupatua (saretik)

Venezuelako brigadak Madrilgo aireportuan ezusteko batekin egin zuen topo: hegazkina atzeratu egin zen. Hala Madrilen bi gau pasa behar izan zituzten. Ez pentsa besoak gurutzaturik edo oporretan izan zirenik ordea. Izca eta Yescako lagunekin harremanetan harri eta sekulako plana prestatu zieten hurrengo egunerako. Venezuelako brigada Madriletik hasi zela esan dezakegu beraz.

Hemen duzue brigadistek Madrileko bisitaz azaldu digutena:

Bolivian hizkuntza eta kultura landuz ekin diote brigadari

Abuztuarekin batera heldu ziren Boliviara euskal herriko brigadistak. Indartsu eta gogoz, lurra hartzeaz bat Radio Santa Cruzen izan ziren, Voces Libre irratsaioan. Bertan Chiman eta Bésire hiztunekin identitate kulturaz mintzatu ziren. Laster izango dugu elkarrizketa eskuragarri.

Abuztuaren 4ean berriz, Boliviako Instituto Plurinacional de la Lengua y Culturako bileran izan ziren brigadako sei kideak. Bertan, Boliviako hainbat naziotako hizkuntza ordezkariekin egon eta Euskararen azken urteetako bilakaera aztertu zuten, baita beraien proiektu eta egoeren berri jaso ere.

Saharako brigadako kideak ordu betez atxikita izan zituen Marokoko Poliziak

* Behean gazteleraz/Abajo es castellano

Atzo iluntzean, Saharatik kanporatuak izan ziren sei brigadistak, Agadir hiritik Guelmin Maroko hegoalderagoko herrira abiatu ziren. Nahiz eta Marokoko lurren baitan sartu bertan Saharar komunitate txiki bat bizi da, eta brigadistak haien etxeetara zihoazen, haiekin egon asmoz.

Autobus bidaia arazorik gabe joan zen Guelmin hiri sarrerara heldu arte. Bertan paisanozko hainbat polizia zai zituen autobusak, brigadistentzat soilik montaturiko kontrol polizial berezi batean. Paisanozko polizia arrapaladan igo zen autobusera, eta zuzenean sei euskal herritarrei pasaportea eskatu eta autobusetik jaitsi arazi zituzten, berriro ere beren borondatearen aurka.

Autobusetik jaitsi eta bertan zen polizia komisarioak jakinarazi zien ez zirela ongi etorriak herri horretan, eta jadanik bertan zen taxi batean sartu nahi izan zituen. Polizia oso urduri eta asaldatuta omen zegoen, baina brigadistek gertatzen zena ulertzen ez zutela eta taxian sartuko ezirela esan zieten.

Beraz ordubete inguruz atxiki zituzten euskal brigadistak errepidearen erdian, ez atzera ez aurrera, polizien komisario burua bertaratu zen arte. Oso modu bortitzean oldartu zitzaien brigadistei, bereziki gizonezkoei, bultzaka, kolpeka, ohiuka... Bien bitartean, brigadistetako batek espainiar enbaxadara telefonoz deitu zuen.

Orriak