* Urtarrilaren 11ean Bilboko manifestazioan iragarri zuten astea
Errepresioaren aurrean.. Gora Euskal Herria askatuta!
Euskal Herriarekiko Nazioarteko VIII. Elkartasun Astea (Apirilaren 4tik 3ra)
Euskal Herriak behin eta berriz erakutsi du tinko eutsiko diola bere burujabetzaren aldeko borrokari. Bere askapen sozial nahiz nazionala ukatzen dioten Estatu arrotz eta indar ekonomikoen aurrean argi adierazi du ez diola inolaz ere muzin egingo bere askatasunari. Bere historian, exekuzio pelotoien aurrean, tribunal militarren edo gaur egun bezala salbuespeneko tribunalen aurrean, manifestazio militarizatuetan, atxiloketa arbitrarioetan, Gaztetxeen desalojoetan edo grebetako pikete erreprimituetan, Euskal Herriko gizon eta emakumeek oihu ozen eta argiz adierazi izan dute injustizia eta errepresioaren aurrean borrokan, lanean jarraitzeko beraien konpromisoa: Gora Euskal Herria askatuta!
Euskal Herriaren Lagunak saretik oihartzuna eman nahi diogu herri honen oihuari, herri oso baten determinazioari. Horregatik Euskal Herriarekiko Nazioarteko VIII. Elkartasun astean, Europa eta Latinoamerika luze eta zabalean Espainiar zein Frantziar Estatuek aurrera daramaten errepresioa salatzeaz bat gure egingo dugu Euskal Herriaren aldarria.
Dagoeneko lau urte igaro dira Ezker Abertzaleak nazio askapenerako estrategia aldatzeko erabakia hartu zuela. Bi urte baina gehiago bete dira ETA erakundeak jarduera armatua behin betiko utzi zuela. Baina pausu kualitatibo handiak eman eta nazioarteko agente ezberdinek exigentzia argiak egin dituzten arren, Frantziar eta Espainiar Estatuek beraien errepresio estrategian tenkantzen jarraitzen dute. Atxiloketak, epaiketa politikoa edo preso eta senitartekoen erailketak eragin dituen espetxe politika basati eta krudela da gaurko egunez beraien apustua. Finean gatazkaren politikoaren ondorio eta muinari heldu ez eta konponbidea jorratzeari uko egiten diote.