*Elkarretaratzeak martxoaren 20an, Bilbo, Donostia eta Gasteiz: euskal talde, partidu eta sindikatuen deialdia
GAURKO martxoak 20, Venezuelaren aldeko eta estatu-kolpearen kontrako elkartasun-elkarretaratzeak deitu dira Bilbon (Arriaga Plazan), Donostian (Boulevarrean, kioskoaren ondoan) eta Gasteizen (Korreos), horiek guztiak 19:00an.
Deialdiaren sinatzaileak: Arbol Euskal Herria, Alternatiba, Aralar, Askapena, Bachue (Errefuxiatu Kolonbiarrak), “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, ESK, Ernai, Euskadi-Cuba, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Komite Internazionalistak, LAB, PCE-EPK, No más bases plataforma, Sare Antifaxista Sortu.
Kalkulaturiko desegonkortze-operazio eta “kolpe leun” baten aurrean gaude, berriro ere, Venezuelan. Operazio honek Nicolás Maduroren gobernua, orain dela urtebete hautetsia, indarrez eroraraztea du helburu.