#Brigadak14 aurkeztu ditugu Usansolon

Pasa den astean izan ginen Usansolon aurtengo #Brigadak14 aurkezten. 15-20 bat kide internazionalista batu ginen herriko tabernan eta bertan, gure laguna den Izaskunek pasa den urtean brigadetan izaniko esperientzia kontatu zigun, zer egiten den, formakuntza saioak...... Bera Saharako lurralde okupatuetan izan zen eta dokumental bideo baten bitartez bertako egoera eta egunerokotasunaren gordintasuna ere azaltzeko astia izan zuen.
 
Gaurko egoeraren bortitza azalduta ere herrikora hurbildu diren hainbat gazte esperientzia bizitzera animatu zituen eta aurtengoan brigadetan izena ematera gonbidatu. Afaltzeko edo tertuliak eragindako josea arintzeko kuskus goxoa prestatu zuen Usansoloko lagun batek eta musika ederrarekin amaitutzat jo genuen aurkezpena.

Isralei Boikot eguna ospatu zuten larunbatean Gasteizen

Gasteizko Gaztetxean antolaturiko hitzaldi batekin eman genion hasiera larunbatean Israeli Boikot egunari. Bertan Askapenako brigadistak izan ziren hizlari, palestinan bertan ikusi eta ikasitakoa azalduz. Esperientzia polita bezain gogorra dela ikusi eta entzun ahal izan genuen. BDS herramintaren garrantzia azaldu eta Israeli Boikot egitea denon ardura dela azaldu ziguten.

Ostean, indarrak hartzeko bazkari herrikoi eder baten bildu ginen 40 bat lagun. Sabelari kasu eginda belarriak jadanik erne geneuzkan bertso poteo antisionistari ekiteko. Umorez eta irriz beteriko bertso poteoa izan zen nahiz eta txantxarik gabeko aupegi serioak ikusteko aukera ere izan genuen. Poliki poliki ahiztogile kaletik gora Gaztetxera abiatu ginen bertso artean.

Gora Venezuelako iraultza bolivartarra!

Azken asteetan Venezuelako  gobernuaren  aurkako deseztabilizazio operazio baten aurrean aurkitzen gara. Beste behin ere erasotuz, herriak 1999tik hona  aurrera daraman eraldaketa prozesua.    Estatu golpe aurreko giro honetan, hamaika eraso bide ezagutu ditugu:  sabotajeak, patronalaren elikagai eta bestelako behar izanen pilaketak,   desinformazio kanpaina mediatikoak, biolentzia ekintzak...  Azken batean Venezuelan jokoan dagoena , etorkizuna berdintasun eta justizian eraikitzea da, neoliberalismoaren errezetak alboratuz.

Askapenak, Zirkulu Bolivariar “La Puebla”k eta Komite Internazionalistak eraso inperialista berri hau salatu nahi dugu, hain zuzen, Venezuelako eskuinaren babesarekin,  iraultza bolivartarra oztopatzea helburu duena.

Gaztelako herriarekin herri botereaz ikasten

Aste honetan herri boterearen eraikuntzako esperientzietatik, zehazki Gaztelako borroketatik ikasteko aukera izango dugu Euskal Herrian.

Hitzaldi gira honekin Izquierda Castellana, Gaztelako antolakude ezkertiar eta independentistaren irakurketa lehen eskutik eman nahi dugu ezagutzera eta bereziki azken garaietan Gaztelan sortzen eta hazten ari diren kontrabote espazioak landu. Bereziki garrantzikoa deritzogu urteetako apatia politikoa eta gero pizten ari diren sektore ezberdinetako borrokak (osasungintzan, hezkuntzan, auzo mailan #gamonal, mugimendu antifaxistak, borroka feministak...) ezagutzea. Izan ere borroka hauek Estatu Españolaren kontraesan politiko, ekonomiko eta instituzionalak areagotzen dituzte eta horregatik dira hain zuzen ere kolpatuak eta erreprimituak.

Orriak