Abuztuaren 24tik 26ra munduko 7 potentzien agintariak batuko dira Euskal Herrian, Biarritzen hain zuzen ere. G7EZ! plataformatik ekitaldi eta mobilizazio ezberdinen bidez erantzungo zaio inposatu zaigun gailur honi. Hona hemen Askapenatik bertan antolatu duguna. Ez geratu etxean eta zatoz!
Ekialde Hurbilak garapen historiko zehatza izan du; bere baitan eman baitira kolonialismo eta inperialismoaren interes gordinenetariko batzuk. Hala nola, Bigarren Mundu gerraren ostean Aliatuek, hasieran zegoen herrialdea banatu zuten haien interesen arabera eta gaur egun, askatasun nazional mugimenduen ondoren inperialismoa jasaten ari dira haien aberastasun naturalaren kontrola bermatu nahi baitu.
Garapen historiko horren barruan Libanoko herrialdea aurkitzen dugu, herrialdea frantziar kolonia bat izan zen, baina honen egitura soziala berezia da beste herrialdeekin alderatuz. Hala nola, erlijio desberdinen arteko oreka ematen den herrialde bat, bai politikoki bai sozialki. Hori gutxi balitz, interes inperialisten ondorioz Estatuaren ahultasuna oso handia da, horren adibide dugu zerbitzu minimoen berme eza; hezkuntza, osasuna, trafikoa, errefuxiatu kanpamenduen kontrol eza… Horretaz gain, erlijio eta alderdi politiko desberdinek zerbitzuak bermatzen dituzte.
Cordobako egonaldiaren 3. egunean, abuztuaren7an, San Cayetano eguna dugu. Santu hau lanaren “patroia” da, eta Macriren gobernuaren politikek herrialdearen gehiengoa langabezira zeramala ikusirik, orain dela bi urte, herri mugimenduak erabaki zuen egun hau protesta eguna bihurtzea. Era honetan, herrialdeko hainbat hiritan mobilizazioak egingo dira San Cayetanori baino, gobernuari lana eskatu eta Argentinak bizi duen egoera ekonomiko larria salatzeko.