Urriak 12: atzo, gaur eta beti espainiar inperialismoaren aurrean, herriok erresistentzia!

Aurtengoan, bolo-bolo dabil askoren ahotan Elkano euskaldunaren handitasuna. Eta handitasun horren neurriko erakustaldi militar eta omenaldiak bizi ditugu Euskal Herrian, espainiar inperialismoaren sinboloei gorazarre egiten eta ospakizuna nahiz historia aldarrikatuz. Inperialismoaren morroi, espainiar erreinu zatiezinaren defentsarako armadaren babesean, munduari bira eman eta, kasualitatez, Amerikak “aurkitu” zituztenei apologia egiten zaie, urteurren hauetan. Hala ospatzen dute Hispanitatearen eguna, hain zuzen ere, torturatzaileak goraipatzen eta genozidak babesten dituzten berberek, espainiar inperialismoa justifikatzen jarraitu behar baidute herriok bizi izan dugun zapalkuntza ezkutatuz.

Ondo dakigu, ordea, urte haiek sarraski eta hondamendi urteak izan zirela, kolonialismoaren urterik zitalenetakoak. Hargatik, gure omenaldia duela bost mende baino gehiago espainiar inperialisten aurrean etsi gabe borroka egin zutenei; eta gure omenaldia, gaur, lurrak eta gorputzak lapurtzen dizkieten transnazionalen aurka borroka egiten dutenei. Eta bereziki, Ekuadorko herri langileari, nazioarteko burgesia krudelenaren erasoen aurrean kalera atera direnei. Kapital transnazional horiek dira, hain zuzen ere, Amazoniaren erreketaren erantzule; haiek dira kolonbiar buruzagiak erail dituzten paramilitarrak finantzatzen dituztenak; haiek, kapitalaren mesedetan, estatu-kolpeak sustatzen dituztenak; haiek, eredu ditugun emakume militanteen erailketen erantzule. Eta, argi dagoena da, erresistentziak eta herri borroka antolatuak soilik garaituko duela inperialismoa.

 

Euskal Herrian, omenaldiez harago, denbora daramagu urriaren 12a jaiegun arrotza dela aldarrikatzen, herri eskolak antolatzen, indar polizial okupatzaileen kanporatzea exijitzen, eta baita inperialismoaren aurkako erresistentziak feminista behar duela izan ziurtatzen ere. Finean, 78ko erregimenaren aurkako eguna da gurean urriaren 12a. Eta, internazionalismotik, urteak daramatzagu urriaren 12a, jai egun arrotz bat izatetik harago, herrion erresistentzia eguna ere badela aldarrikatzen. Gure herritik begirada apur bat altxatzeak ematen digu horretaz jabetzeko beharrezkoa den perspektiba.

 

Tokian tokiko klase-borrokek eta aliantza internazionalistek soilik sortuko dituzte arrakalak sisteman; hala erakutsi digute munduko herri langileen hainbat garaipenek. Burgesia transnazionala jomugan, haien interesen defendatzaileei aurre eginez, herri boterea antolatu, eraiki eta desobeditu. Hori da inperialismoa garaitzeko giltza. Jarrai dezagun borrokan, Hispanitate eguna Herrion erresistentzia egun bihurtu arte!


Atzo, gaur eta beti, espainiar inperialismoaren aurrean, herriok erresistentzia!
Hamaika herri borroka bakarra!

Bolibiako prozesu eraldatzailearen inguruko hitzaldia

Urriaren 15ean Bilboko La bolsa eraikinean solasaldi interesgarri bat izango dugu Bolibiako prozesu eraldatzailearen inguruan "Proceso de cambio en Bolivia. Perspectivas electorales y retos de futuro" izenburupean, René Behoteguy aktibista bolibartarraren eta Bolibian udan egondako brigadisten eskutik.

Izan ere, momentu gako bat bizitzen ari da Bolibia, urriaren 20an izango diren hauteskunde presidentzialen atarian. Prozesuaren kontrako eskuinaren kanpaina, Latinoamericako testuingurua,  komunikabideek errealitatearen desitxuraketa, prozesuaren barneko kontraesanak, jatorrizko herrien borrokak edota deskolonizazio kulturalari buruz arituko gara hitzaldi honetan, hauteskunde testuinguruan arreta berezia jarriz baita prozesuaren etorkizuneko erronka nagusiei erreparatuz.

 

Palestinako 2. brigadaren hausnarketak

Hemen bizi eta ikusitakoaren ondoren, etxerako bueltan interneten “sionismoa” nola definitzen zen aztertu nahi izan genuen eta harritzekoa ez zaigun arren, oso mingarria egin zitzaigun honakoa “judutarrek haien aberria berreskuratzeko” mugimendu gisa definitzen zela ikusteak. Honen harira, esatea dago sionismoa XIX. mende bukaeran sorturiko ideologia dela eta ordurako koloniak ezartzen hasia zela, II. Mundu Gerra eta holokaustoaren ondorioz sortu zen korrontea denaren ideia baztertzen duena. Gainera, haien kontra lerrokatzen den oro antisemita denaren ideia ere dudarik gabe baztertzeko beharrean aurkitzen gara, “semita” izatearen funtsa Ekialde Hurbileko edo Mesopotamiako hizkuntzaren hiztun izatean baitago. Horrenbestez, palestinarrak berak semitak baitira. Azkenik, “haien aberria” zein den zalantzan jarri beharrean aurkitzen gara; alde batetik Palestina ez baitzen haien lehen aukera izan ‘aberria’ sortzeko ideia garatu zutenean. Haatik, hirugarren aukera izan zen. Bestalde, erlijio baten gaineko irakurketa desitxuratu baten aitzakian judutarrek herri bat osatzen dutela eta hortaz aberri baten beharrean daudela defendatzen duen ideologia kolonialista baten aldarrikapenek ez baitute inolako zilegitasunik.

Herrialde Katalanetako brigadaren azken kronika!

Irailak 9 eta 10

Bi egunotako kronika bateratuko ditugu. Udalgintzan diharduten CUPeko eta COS Coordinadora Obrera Sindicaleko lagunekin egon ginen egunotan, eta haien lanaren zein elkarlanaren nondik norakoak azaldu zizkiguten Navasen –non CUPeko alkatea daukaten, bigarren legengintzaldiz- eta Sabadellen –hemen izan zuten alkatetza aurrekoan, beste alderdi batzuekin koalizioa eginda, baina orain PSC dago ERCren babesarekin.


CUP udalgintzarako propio sortutako herri plataformek osatzen dute. Ez da alderdi politiko tradizionala egitura eta lan egiteko moduari dagokionez, tokian-tokian antolatzen da. Zein eragilek parte hartzen duten, zein norbanakok, zein ingurune sozial edo geografiko den… Prioraten zein Vallsen, esaterako, argi kontatu ziguten CUPetik CUPera aldea egon zitekeela, eta batez ere CUP bakoitzak autonomia handia zuela erabakitzeko eta lan egiteko. Hau berretsi ziguten aipatu bi herrietan izan genituen bileretan.
Navasen Uriel gazteria, etxebizitza, ingurugiro eta sustapen ekonomiko zinegotziak egin zigun harrera. 6.000 biztanle pasa dituen herrian hirugarren legegintzaldia hasi berri du CUPek. CiUk luzaroan gobernaturiko herri honetan udalgintzarako mugimendua egituratzea parke publiko bateko zuhaitzak moztu izanak sustatu zuen. Herritar asko antolatu ziren desadostasuna agertzeko, baina aurreko udalbatza hark bereari eutsi zion eta zuhaitzak moztu eta bestelako azpiegiturak eraiki zituen, baita udal-agintaritza galdu ere, Urielek azaldu zigun legez.

Irakurri osorik!

Orriak