Mila esker Rescat urte hauetako elkartasunagatik!

 

Herrialde Katalanetako brigadaren 2. kronika!

Irailak 6

Egun luzea aurretik, gai batetik bestera saltoka goaz, eta agenda betea geneukan barikuan. Goizean Vallsera iritsi eta kontrastea ez da txikia, mendi inguru eta erreka zuloetatik herri handi batera baikoaz, Falset edo Els Guiametsen aldean galant askoa. CoopCampseko bulegoan ekin genion egunari, bertan beharrean diharduten Gerard eta Taisek egin ziguten harrera. CoopCamps eskualdeko zenbait kooperatiba biltzen dituen organoa da, eta hauei aholkularitza zerbitzua eskaintzen diete, baita laguntza ere kooperatibak formalki osatzeko. Garai batean Grupo Mondragonekoek izan omen zituzten baloreak bihotzean –hau gure hausnarketa da, aipatu baldin bagenuen ere, ez da eta beraien erreferentea- jendearen bizi eta lan baldintzei so, herritarren bizi eta lan proiektuak sostengatzen dituzte. Besteren artean bertako kide diren Saurines ikus-entzunezkoen kooperatiba, Eixam arkitektura estudioa eta abokatuen bulego bat bisitatu genituen, alde zaharrean guztiak. Azken honetan esaterako, neska bat aritu da lanean autonomo bezala, eta orain beste mutil batekin batera kooperatiba gisara egituratzeko bidean daude, CoopCampsen laguntzarekin. Ostean auzoko bi eraikin huts barrutik ikusi genituen. Sentsazio berberak trabestu zigun bizkarrezurra: okupazioa, atea bota eta barrura. Alpargata eta zapatilak egiten zituzten bertan, eta arrastoak agerian zeuden oraindik, ordenagailu zaharrak, zapata kutxak, artxibadoreak zein Barçako 90eko posterrak nonahi… Baina hau ez da okupazioa, etxebizitza proiektu kooperatibista baizik!

Jarraitu irakurtzen!

Bolibiako brigadaren azken kronika: sua

Sua kontu indartsua da, boteretsua. Suak bizitza ematen digu. San Juanetan suaren bueltan ibiltzen gara dantzan, bizitzatik kanpo nahi ditugunak sutara botatzen ditugu (sentipenak, pentsamenduak, gertaerak, oroitzapenak...). Beldurra, lotsa, galtzen dugu eta berritasunari agur egiten diogu. Ausartak gara. Honekin, garai berriari ongietorria ematen diogu Gure etxekoak ere suaren inguruan ibiltzen ziren; epelera, goxora, maitasunera. Gure historia eta kulturaren lekuko da; sua bizitza da.

 

Sua bizirik dago. Bere bidea egin nahi du, ez du inoren mugarik onartu nahi eta gogor borrokatuko da nahi duenerantz. Sauri buruz pentsatuta Fenix datorkit gogora, haren errautsetatik berpizten zen hegaztia. Zoragarria da suari buruz horrela pentsatzea, bizitzaren sortzailea balitz bezala. Zaila da, ordea, sutea hasiera bat izan daitekeela sinestea. Sua bizirik dago eta dena suntsitzen du, hondamena da bere bidea.

Venezuelako brigadaren azken kronika: Erasoen aurrean, osasun arloan ere herri antolaketa!

Guasdualiton, José Antonio Páez udalerrian (Apure Estatua), Kolonbiatik 20 kilometro eskasetara, osasun sistemaren egoeraren inguruan ikasteko parada izan dugu. Ezaguna da Venezuelak pairatzen duen blokeoa eta honek sorrarazten dizkion arazo, larritasun eta gabeziak. Logikoa den bezala, hauek osasun sisteman ere eragina daukate. Herriak egoera honen aurrean nola ekiten duen jakiteko, ospitale bat bisitatu dugu baita alboan dagoen farmazia komunitarioa ere.

Venezuelak pairatzen duen krisi ekonomikoa, nagusiki blokeo inperialistak eraginda eta barne praktika batzuek ("bachaqueoa", kontrol falta...) areagotuta, medikamentuetan eta medizina-materialetan ondorio larriak izan ditu. Izan ere, blokeoak hildako batzuk eragin ditu jada, medikamentu zehatz batzuk herrira sartu ezin izan direlako.

Irakurri osorik!

Orriak