Bolibiako brigadaren lehen kronika!

Santa Cruzen igarotzeakoa zen kontzentrazio handian parte hartuko dugu, dei eta ordu askoren ostean lortu dugu bidaia egitea. Gurekin batera, Letty Columna Surreko kidea dugu, berarekin joango gara bidaian, 18 orduko bidaia dugu aurretik. Busean ez goaz bakarrik, bertan daude osasungintzako langileak eta hauek ere konzentraziora doaz.


Lettyrekin hizketan, honek, Boliviako egoera sozialaz zein politikoaz hitz egin digu. Evo Morales, MAS-IPSP alderdiko buruzagiak hamahiru urtetan gobernuan egindako aurrerapenei buruz aritu gara hizketan. Baina oraindik, egiteko dauden borroken inguruan ere. Urrian, hauteskundeak dira Bolivian eta denak burubelarri lanean ari direla azaldu digu Lettyk.  


La Pazetik irten eta 5 ordura geldialdi bat egin dugu zerbait jan eta komunera joateko. Hemen arratsaldeko 19:00tan jada gaua da, beraz, busera berriro sartu eta bakoitza berera. Abuztuaren bigarrena da gaur, goizeko 9ak dira. Atzoko ordu bietan autobusa hartu genuenetik 19 ordu pasa dira —hemen distantzia beste era batera ulertzen dute...— eta Santa Cruzera heldu berriak gara. Oso nekatuta gaude baina egun handia da gaur eta ilusio handiarekin gaude egunak zer ekarriko. Dirudienez, gaurkoa egun handia izango da eta brigadak hauteskunde kanpianaren lekuko izateko aukera izango du.

Irakurri osorik!

Argentina/Uruguaiko brigadaren lehen kronika!

Uztaialaren 31a hastearekin batera heldu gara Montevideoko aireportura. Handik egun honetan gure etxea izango den La Sendako bihotzera hurbildu gaituzte bi kide Uruguaiarrek. La Senda lehenengo pausuak ematen ari den proiektua da; eztabaida politiko eta ideologikoak bultzatuko dituen espazio fisiko zein bitarteko komunikatiboak eraikitzeko helburuarekin sortua. Haien hitzetan “sozialismoaren bidea aberastuko duen eztabaida sortzea” da haien nahi nagusia. Bertako kideek haien etxeko ateak zabaldu dizkigute eta gure lehenengo gaua bertan igaro dugu. Etxeaz gain, lehen tailer bat zegoen tokian “La Senda”ren proiektua aurrera eramateko txokoa montatzen hasi dira. Jadanik hitzaldiak, bilerak, ekitaldiak, musika emanaldiak etab. antolatu dituzte.

 

Bazkalordurako Taxien sindikatuko (SUATT) egoitzara abiatu gara, bertan baititugu zain Norma Morroni eta Irma Leites, Fernando Morroni Filtroko manifestazioan erahildako gaztearen ama eta Tupamaroekin borrokan aritutako emakumea, hurrenez hurren. Lehenengoarentzako egun berezia da gaurkoa: bere urtebetzea da! Eta han ibili gara kontu kontari eguna ospatu eta brigadako bigarren zatian gure kideak izango direnak ezagutu eta lanak koordinatzen.

Irakurri osorik!

Venezuelako brigadaren kronika berri bat: auzo antolakuntzaren esperientziak Petaren

Auzo esperientzia interesgarri bat ezagutzeko parada eduki dugu, Petaren dagoen “El Otro Beta” mugimendu eskutik.


“Beta” hitzak gertaera negatibo bat adierazten du, ezbeharra. Erakundearen izenarekin adierazi nahi dute beraz, beste alternatiba batzuk posible direla. “El Otro Beta” erakundeak Venezuelako 14 lurraldetan presentzia dauka, proiektu ezberdinak garatuz. Auzoen gazteei zuzentzen dira nagusiki haien jarduerak, esklusio egoerak saihesten saiatuz. Beren ekimenetan auzo-antolakuntza eta herri boterea eraikitzea berebiziko garrantzia daukate, Venezuelan garatzen ari den eraldatze prozesuan aurrera egiteko.


Petareko parrokia Mirandako estatuan dago, baina Caracaseko hiri metropolitanoaren parte da. Honen ekialdean dago eta 800.000 bat biztanle ditu. Gune administratibo erraldoi honen Isaias Medina Angarita auzoan “Nucleo Cacica Urimare” zentroa dago, 8 urtez abandonatua izan zen eskola baten eraikinean. 2012an udalak, oposizioaren esku zegoela (Primero Justicia alderdia), eraikina eraitsi nahi zuen, baina auzokideek, El Otro Betaren bitartez, okupatu zuten bertan auzo-proiektu bat garatzeko.
Proiektuaren ardatz nagusia formakuntza da, baina jarduera produktiboak eta kulturalak ere egiten dira. 24 formakuntza eskola dituzte non joskintza, sukaldaritza, zirkoa, dantza, yoga, hiri nekazaritza, kamiseten serigrafia, ingelesa, telefono mugikorren konponketa, elektrizitatea, etab. irakasten diren. Tailerretan ekoitzitako produktu asko auzoan saltzen dira. Venezuelako Hezkuntzarako Herri Botererako Ministerioak hitzarmen bat du beraiekin bertan egindako ikasketak homologatzeko; horrela urtero izaten dituzten 200 bat ikaslek lanbide heziketako titulazio bat lortzen dute. Gobernuak diru laguntzak ematen ditu eta laguntza hauei esker, informazio teknologiak ikasteko gunea dute, baita grabaketetarako estudioa edo serigrafia tailerra ere.


Lekua udalarena da eta oraingo udalak proiektua babesten du. Hala eta guztiz ere, “El Otro Beta”-ko kideen kezka udal gobernuaren aldaketarekin zor zitekeen arazoa da, baldin eta gobernu berriak lekuari beste erabilera bat emango balio. Horregatik udalarekin eraikinaren lagatzea negoziatzen ari dira, aldaketa politiko hipotetiko batean, proiektuaren etorkizunak arriskurik eduki ez dezan.


Hugo Chávezek martxan jarri zituen hainbat misioetan parte hartzen dute, hala nola, Misión Ribas (nagusientzako batxilergoa) eta Misión Cultura. Heziketa politikoa zeharkako ikasgaia da ikasle helduentzat, formakuntza politikoa berebiziko garrantzia baitauka. Modu honetan, lanbidea irakasteaz gain, ikasleengan klase kontzientzia lantzen saiatzen dira, baita komunitatearekiko maitasuna eta atxikimendua garatzen.

 

Palestinako bigarren brigadaren kronika!

Palestinara heldu bezain laster atentzioa deitzen duen lehendabiziko gauza harresiak duen garrantzia da, bai errepidetik joan bai herri zein errefuxiatu zelaian egon beti presente dagoena. Honakoa "segurtasuna" mantentzeko duten obsesioaren adibide argi edo bisualena izan badaiteke ere, ez dugu ahaztu behar horixe dela: adibide bat. Izan ere, check pointak, poliziaren presentzia, kolonoak babesteko kaletik dabiltzan sekretak, ahotsa ezagutzen duten kamerak eta abar egunerokotasunaren parte dira Jerusalemen.

Orriak