Badira 30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zela. Hamaika dira urte horietan guztietan burututako dinamikak, kanpainak, elkartasun-keinuak, eta nola ez, babestutako askapen-prozesuak. Herri mugimendutik, Euskal Herriko kaleak internazionalismoz bustitzea izan dugu helburu. Euskal Herria sozialista, feminista eta internazionalista eraikitze bidean, munduko herrien askapen-prozesuen bidelagun izateaz gain, gure herriko askapen nazional eta sozialari ere ekarpena egin nahi izan diogu, beti bezala joan-etorriko elkartasuna oinarri izanik.
Errefuxiatu moduan bizitzea ez da erraza. Etxea, lana, familia eta herrialdea galtzeaz gain Libanon bigarren mailako hiritar bilakatzen dira errefuxiatuak. Egoera larri honetaz gain, emakumeek, hau guztia zeharkatzen duen zapalkuntza pairatu behar dute: patriarkatua.
Harrera lekua da Badawi. Libanoko iparraldean (Tripolitik 5 kilometrora) kokatzen da errefuxiatu gune hau eta 40.000 errefuxiatu inguru bizi dira bertakoen esanetan. Gehienak palestinarrak dira, asko eta asko Nabatie eta Tel al-Zaatarko guneak suntsitu ostean etorritako familiak. Kurduak, irakiarrak, libanotarrak eta, nola ez, siriarrak ere topatu daitezke eremuko kaleetan zehar. Komunitateak urteetan zehar geroz eta errefuxiatu gehiago hartu ditu, laguntza eskainiz, Badawin elkartasuna eta batasuna iparra baitute. Bereziki 2006an Israelen erasoaldiaren ondorioz hegoaldeko jende ugari Badawira heldu zen. 2007an, gainera, Nahr el-Bared errefuxiatu guneko milaka palestinar jaso zituen. Zailtasunei aurre eginez, Badawiko palestinarrek komunitate handia, sendoa eta trinkoa osatzen dute.
Bilboko Aste Nagusiaren baitan Karpagunean burutu zen Askapenaren 30. urteurreneko ekitaldiaren laburpen bideoa. Bertsoez gain Askapeña konpartsari omenaldia egin zitzaion. Urriaren 7an Berriozarren izango den urteurren egunera deia egitearekin batera La Jodederako musikariek Askapenak 30 urte! abestia jo zuten.
Gogoratu, urrairen 7an Berriozarren galdu ezinezko zita internazionalista duzula!