Askapenak, Euskal Herriko antolakunde internazionalistak, Santiago Maldonadoren desagerpena salatu eta berau bizirik agertzea exigitzen du.
Santiago Maldonado gazte ekintzailea, Lof komunitate Mapuchean (Chubut probintzia, Argentina) aurkitzen zen maputxeen aldeko elkartasun borrokan. Maputxe komunitateak beraien aintzinako arbasoen lurretan bizitzeko eskubidea eskatzen duen akanpaldiaren aurka, Gendarmeriak darabilen errepresioa bortitza da.
Marko hontan, abuztuaren 1ean, Gendarmeria komunitatean sartu zen biolentoki erresistentzia erreprimitzera. Hainbat testiguk Santiago Maldonado golpatua ikusi zuten, arrastaka, poliziaren furgonetan sartzen. Egun hartatik desagertuta dago.
Estatuak eta Ministerioek ixiltasun konplizeaz gain, gezurrak zabaldu eta trabak jarri dituzte kasuaren inguruan.
Tamalez, argentinar herriak, Euskal Herriak bezelaxe, hain ondo ezagutzen duen eta gogor sufritu duen estatu terrorismo hau salatu nahi dugu.
Horrelakorik berriz gertatu ez dadin herriak erantzun behar du. Ezin gara ixilik geratu eta gure eginbehar internazionalista gertakari hauen aurrean altxatzea da.
Euskal Herritik maputxe eta ekintzaile borrokalariei gure babes, indar eta elkartasun internazionalista betea bidaltzen diegu.
Santiago Maldonado etxean eta bizirik nahi dugu!
Inpunitate poliziala eta Estatu Terrorismoa gelditu!
Jatorrizko herrien eta Mapucheen aurkako errepresioa bukatu!
Jo ta ke irabazi arte!