Wallmapu Azken Kronika

Wallmapuko brigadako kideak pasa ginen Puelmapura, hau da, Argentina aldeko maputxeen lurretara. Bertan, zenbait irratitan hitz egiteaz gain, komunitate batzuetan egoteko aukera izan dugu eta ondoren errepresioaren eta inpunitatearen aurkako martxa batean hartu genuen parte. Ez gara ordea lasai ibili, eta polizia federalak ez gaitu bakean utzi azken egunetan. Larunbatean, esate baterako, 3 aldiz izan ginen identifikatuak, eta jazarpen poliziala areagotzen ari da. Txile aldean berriz, Euskal Herrian hainbestetan jasan behar izaten dugun komunikabideen gezur eta kriminalizazio makinaria martxan da jada. Hona hemen bertako prentsak gugatik idatzi dituen zenbait astakeria eta gezur mixerable: "Preocupación por activistas vascos en territorio mapuche", "Cae Luis Tralcal, el actual líder operativo de la CAM y hombre más cercano a Héctor Llaitul", "evaluan si pueden expulsar a los vascos", "Detienen a jefe operativo de la Coordinadora Arauco Malleco ", "vascos asesorian a comuneros mapuches","tres vascos en araucania", "Fiscal regional de La Araucanía confirma presencia de vascos", "Rosende niega nexos de comuneros mapuches con las FARC".Datozen egunetan Txile aldera egitekoak gara, eta ez dakigu deportatuak izango ote garen edo zorterik hoberenean bakean utziko ote gaituzten. Nahiz eta kide bat jadanik EH-an den, gainerako brigadako kideok irmotasunez salatzen dugu gurekin egiten ari diren joku zikina.

Gora herrien arteko elkartasuna!Gora Maputxe herriaren borroka! MARICHIWEU!

 

Bolivia. I kronika

brigada boliviaMilaka jatorrizko herritar bildu ziren atzo Oruron, Bolibiako hego mendebaldean, Errepublikaren independentziaren 184. urteurrenaren harira egingako ospakizunen baitan. Desfilean agerian geratu da Evo Morales-en gobernuaren eskutik abiatutako prozesuak babes zabala duela eta batasun hitzarmena osatutako bost eragile sozialak bertan elkartu dira hartutako konpromisoa berresteko.

Irlandar preso errepublikar ohiek elkartasuna erakutsi dute euskal preso politikoekin

Feile an PhobalMichael Colbert, Coiste preso errepublikar ohien elkarteko zuzendariak, euskal preso politikoei bere sustengua luzatu die.

Feile an Phobal, Belfast mendebaldeko festibalaren barne, Belfast Basque Solidarity Committee, sutengu komiteak euskal preso politikoen argazkiekin osatutako pankarta bat plazaratu du, “Askatasuna – irudi batek mila hitz baino gehiago dio lema pean”. Pankartaren inauguraketa ofiziala egin du  Colbert preso errepublikar ohiak. Bertan euskal preso politikoen kopurua azpimarratzeaz gain, gaur egun Euskal Herrian presoen argazkiak erakustea debekatua dagoela jakinarazi du. Belfasten egindako ekitaldi bera Euskal Herrian gartzelarekin zigortzen dela salatu du.

Bestalde, Colbert-ek, Inaki de Juana Chaos eta Arturo Villanuevaren aurkako euroaginduak ere salatu nahi izan ditu. Iralndar bake prozesua sustengatzen duten bi euskaldun hauek beraien herrian halakorik egiteko aukera ez izana lotsagarritzat eman du.

Belfast Basque Solidarity Comittee, sustengu komiteak antolaturik, euskal herriari buruzko argazki erakusketa bat ikusgai ere bada Festibaleko aste hontan eta larunbatean euskal herriko egoera azpimarratu eta De Juana Chaos eta Villanuevaren euroaginduen inguruan hitzaldi bat ere izango da.

Palestina. I kronika.

check-point

Lur palestinarretan ikusten eta bizitzen ari garenarekin hasi aurretik agur bat bidali nahi diegu indar okupatzaile sionistaren errepresioarengatik sartu gabe geratu ziren bi brigadistei. Esan beharrik ez dago haiek izan zirela hemengo injustizia nozitzen aurrenak.

Lehengo bi egunak Jerusalemen pasa genituen eta gure begiekin ikusi izan ahal genuen alde zaharreko karriketan zegoen presentzia polizial eta militarra. Horretaz gain kaleak kameraz josita zeudela ere nabarmentzekoa da. Alde zaharretik atera ginenean Veoliak boikotarengatik utzi zituen tranbiaren lanak ere ikusi genituen, hala ere, aipatzekoa iruditzen zaigu alde judutarrean ikusi genuen okupazioaren aurkako elkarteratzea. Jerusalem atzean utzirik Ramallah-rako bidean jarri ginen. Apartheidaren harresira hurbiltzen ari ginen bezela lehenengo check pointa ikusi genuen, esan behar uste baino errazago igaro genuela.

Orriak