Joanekoa

Euskal Herritik munduko Herri eta borroka ezberdinei egiten diogun elkartasun internazionalista

Aski da! Atxilotuak askatu! Herrialde Katalanak aurrera!

Azken egunetan, kataluniako errferenduma ekiditeko asmoarekin, jauzi bat egin du Espainar Estatuak. Elementu judizialak erabiltzetik, indar polizialak lehen lerroan jartzera pasa da Estatua. Papeletak, kartelak, militanteak nola kargu publikoak bahitzera pasa da.

Euskal Herritarrak izango ez bagina, zur eta lur geundeke iadanik Estatuaren demokrazia ezarekin txunditurik, baina, zoritxarrez ezagutzen ditugu estatu espainiarraren trikimaluak. Kataluniako herritarrek, desobedientziarako hautua egin dute eta hau izan da estatuaren erantzuna. Orain, ez dago atzera egiterik, eta zentzu horretan, guztion elkartasuna beharko dute aurrera egiteko.

Horrexegatik, Askapenatik dei egiten dugu Espainiako Gobernuak duen jarrera faxista salatu eta Herrialde Katalanei elkartasuna adieraztera.

Adi mobilizazioei!

Desobedientziaz, herriok burujabe!
Herrialde Katalanak aurrera!

 

Herrialde Katalanak aurrera!

Momentu historikoa bizi dute Herrialde Katalanetan. Hurrengo hilabeteetan, Printzipateko etorkizuna dago jokoan. Datorren urriaren 1erako dago deituta erreferenduma eta hilabete honetan zehar xake partida honetako fitxa guztien posizioak argituko dira Katalunian estatu bat eskuratzeko borroka horretan.

Herrialde Katalanen zati batean autodeterminazio eskubidea burutuko den edo ez dago mahai gainean, baina hau ez da soilik neurtzen erreferendumaren egikaritzean. Autodeterminazioa bururaino eramango da prozesu independentista bururaino eramaten denean, hau da, Kataluniak bere baitan burujabetzarako tresna ekonomiko, politiko, militar zein kulturalak eskuratzen dituenean.

Historiak erakutsi digu, ordea, espainiar estatua ez dela herrialde demokratiko bat, ez duela herrion autodeterminazio eskubidea aintzat hartzen eta beraz, bere konstituzioak agintzen duen bezala, bere lurraldearen osotasuna bermatzeko dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu galdeketa ekiditeko. 1936an zein 78an sortu ziren erregimenak, biak ala biak urte luzeko biolentzian oinarritu direnak, garaile eta garaituen logikan eraikiak, ez dute inondik inora ere herrion burujabetza onartuko. Beraz, hauek gainditu gabe, ezinezkoa izango da autodeterminazio prosezua bururaino eramatea.

Horregatik, da garrantzitsua desobeditzea. Zapaltzaileek eraikitako arkitektura legal, politiko, ekonomiko eta militarra gainditu gabe, ezin izango da herria autodeterminatu. Hausturak borrokarako determinazioa exijitzen du eta herria horretarako prestatu gabe, zaila izango da prosezua bururaino eramatea. Independentziak, haustura exijitzen du eta hausturak desobedientzia.

Askapenatik, Herrialde Katalanek bizi duten momentu historiko honen garrantziaz jabetuta, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu prozesu independentista bururaino eraman nahi duten indar guzti horiei. Eta nola ez, desobeditzeko prest zaudeten milaka eta milaka lagunei. Zuekin gaude! Zentzu horretan, Herrialde Katalanen askatasunaren bidean momentu historiko honek duen garrantziaz jakitun, dei egin nahi diegu euskal internazionalista guztiei Herrialde Katalanei elkartasuna adierazi diezaioten. Herriak astinduz, elkartasuna emanez, haiekin gaudela senti dezaten.

Per canviar-ho tot,
desobedientziaz, herriok burujabe!


Herrialde Katalanak aurrera!

“EL FILTRO”: 23 urte borrokan

Hunkigarria izan da Uruguaiko herri borrokalariarekin elkartzea eta bere elkartasuna jasotzea, 23 urte atzera euskal errefuxiatu politikoek ozenago jaso zuten bezala. “El Filtroko” martxaren antolaketa lanetan egon gara, Plenaria Memoria y Justicia-ko kideekin batera, herriaren memoria berreskuratze lanetan eta inpunitatearen kontrako salaketetan borrokalari sutsuak ditugu. Propaganda lanetan oso aktiboki parte hartu dugu, martxara joateko deialdiak eginez, Filtro-ko gertakariak zabalduz, Gernika 1994 dokumentala proiektatuz (https://www.youtube.com/watch?v=XKLEyb7ZiG0), irratsaio ezberdinetan parte hartuz, baita txarla asko eginaz. Hauetan Euskal Herriaren gatazka politikoaren, historiaren eta egoera berriaren nondik norakoak jakiteko irriketan zeuden uruguaiarrak gerturatu ziren, batez ere jende gaztea. Fakultate eta institutu askotan izan gara txarlak ematen. Hau oso garrantzitsua iruditu zaigu, azken finean gazteak direlako borroka honen sua piztuta mantenduko dutenak. Hauetako asko, 1994an oraindik jaio ez baziren ere, edo gu bezala, gazteegiak baziren ere gertakari hauek ezagutzeko, miresgarria da borroka hau berea egiten dutela ikusteak, guk gurea egiten dugun moduan. Potentzial handia dago ikasleen artean, eta horretan dabiltza, indar guzti hori bideratzeko lanean.

Santiago Maldonado bizirik nahi dugu | Aparición con vida de Santiago Maldonado!

Askapenak, Euskal Herriko antolakunde internazionalistak, Santiago Maldonadoren desagerpena salatu eta berau bizirik agertzea exigitzen du.

Santiago Maldonado gazte ekintzailea, Lof komunitate Mapuchean (Chubut probintzia, Argentina) aurkitzen zen maputxeen aldeko elkartasun borrokan. Maputxe komunitateak beraien aintzinako arbasoen lurretan bizitzeko eskubidea eskatzen duen akanpaldiaren aurka, Gendarmeriak darabilen errepresioa bortitza da.

Marko hontan, abuztuaren 1ean, Gendarmeria komunitatean sartu zen biolentoki erresistentzia erreprimitzera. Hainbat testiguk Santiago Maldonado golpatua ikusi zuten, arrastaka, poliziaren furgonetan sartzen. Egun hartatik desagertuta dago.
Estatuak eta Ministerioek ixiltasun konplizeaz gain, gezurrak zabaldu eta trabak jarri dituzte kasuaren inguruan.

Tamalez, argentinar herriak, Euskal Herriak bezelaxe, hain ondo ezagutzen duen eta gogor sufritu duen estatu terrorismo hau salatu nahi dugu.

Horrelakorik berriz gertatu ez dadin herriak erantzun behar du. Ezin gara ixilik geratu eta gure eginbehar internazionalista gertakari hauen aurrean altxatzea da.

Euskal Herritik maputxe eta ekintzaile borrokalariei gure babes, indar eta elkartasun internazionalista betea bidaltzen diegu.

Santiago Maldonado etxean eta bizirik nahi dugu!
Inpunitate poliziala eta Estatu Terrorismoa gelditu!
Jatorrizko herrien eta Mapucheen aurkako errepresioa bukatu!
Jo ta ke irabazi arte!

Orriak