Venezuelako errepublika bolivartarraren egoeraren zertzelada batzuk, labur-labur (3-4/8)

Amerika, Afrika edo Asiako beste herrialde batzuekin gertatzen den bezala, Venezuelako ekonomia dependientea izan da historikoki. Kolonialistek lur horiek inbaditu eta konkistatu zituzten baliabide naturalak ustiatzeko (zilarra, urrea…) eta, monokultiboa inposatuz, produktu zehatz batzuen ekoizpenarekin aberasteko  (azukre-kanabera, kafea, tea, arroza, tabakoa…). Mendetan zehar luzatu zen ekonomiaren eredu horren inposizioak baldintzatu zuen guztiz herri horien ekonomia eta egitura soziala. Geroago, Erta eta Hegoamerikako herri gehienak kolonialismo europearretik EEBBetako “atzeko patioa” izatera pasatu ziren. Modu honetan, beren ekonomia konpainia yankien interesen menpe geratu zen neurri handi batean, bertoko herrien beharrak alboratuz eta ekonomia propioa dibersifikatzeko estrategiak saboteatuz edo, zuzenki, interbentzio eta kolpe militarren bidez eragotziz. Oraindik XXI. mendean herri hauen dependentzia argi ikus daiteke, beren ekonomia baliabide naturalen erauzketan eta lehen-gaien ekoizpenean eta esportazioan oinarrituta. 

Agur eta ohore Yoann!

Yoann Isambert, Parisko Euskal Herriaren Lagunak-eko kidea baino askoz ere gehiago zen. Kortsikarra, sindikalista, irakaslea, borroka kidea eta laguna zen. Euskal Herria maite zuen eta gure herriarekiko maitasun horrek urte luzez euskal askapen borrokarekin konprometitzera eraman zuen.

Euskal preso, iheslari eta deportatuekiko elkartasunez hamaika ekimen antolatu zituen Parisko elkartasun komitearen baitan eta euskal preso eta iheslarien senideekiko izandako eskuzabaltasun eta harrera goxoa behin eta berriro erakutsi zizkigun.

Askapenatik, gure besarkadarik beroena bidali nahi dizuegu Maite, Maider eta Yoannen ondoan bizi eta ikasteko zortea izan duzuen guztioi. Eta zortea diogu bai, Yoann pertsona diskretoa bazen ere, imprescindible horietako bat ere bazelako.

Mila esker gure herriarengatik egindako lan guztiarengatik eta ez izan zalantzarik, zauden tokian zaudela, irabaziko dugula!

Omenaldirik onena, garaipena!
Hamaika herri, borroka bakarra!

Gora Yoann!

Venezuelako errepublika bolivartarraren egoeraren zertzelada batzuk, labur-labur (0/8))

"Maduro nos mata de hambre" ("Madurok gosez hiltzen gaitu") kartela eskuetan zuen gizentasun ageriko emakume baten irudia zabaldu zen sare sozialetan duela hilabete batzuk, umore kutsu nabariarekin. Montaje bat izan ala ez, irudi horrek sintetizatzen du neurri handi batean jendarte ezberdinetako sektore zabaletan Venezuelari buruz dagoen imajinario kolektiboa, baita hango prozesuaren eta egoeraren desitxuraketa ere. Venezuelako Errepublika Bolivarianoan izandako egonaldia baliokoa izan zaigu bagenekiena han bertan konprobatzeko: Venezuela ez da sozialismo bolivarianoen ustezko paradisu bat, ezta hondamendi humanitarioaren diktadura ere.

Irudi sinplifikatzaile honekin ez dago inolako asmorik hango errealitatea erdibideko tartean jartzeko. Prozesu eraldatzaile guztiak arriskuz, oztopoz eta kontraesanez beteta daude. Ezin da beste modu batean izan. Kontraesanek dinamismoa eta mugimendua daukate barruan; aldaketaren motorea dira. Eta lurralde venezuelarretan garatzen ari dena hori da: garapen oso zailean dagoen prozesu askatzaile bat, bere lorpenekin, bere ekarpenekin, bere akatsekin, bere testuinguru latzarekin eta bere konprexutasunarekin.

Kubatik, osasuna eta askatasuna!

Italiak mediku kubatarren delegazioa jaso du Covid-19ari aurre egiteko, eta Italiaz gain, gutxienez beste 36 herrialdetan kooperazio lanetan dabil. Oraindik ere jasaten duen blokeo inperialistaren gainetik Kubak elkartasun internazionalistaren adierazpen gorena izaten jarraitzen du.

Kubako iraultza hasi zenetik, bere izaera internazionalista agerian utzi du behin eta berriz Kubak, hala nola Angolan, Bolivian, Aljerian, Venezuelan, Haitin... Kapitalismoak gogorren kolpatutako herrialdeetara hamarnaka delegazio bidali ditu Kubak azken hamarkadotan.


Fidel Castroren hitzetan: “No hay independencia ni hay revolución sin el socialismo y sin la solidaridad internacional, sin la práctica de la solidaridad internacional. ¡Apoyarse en ella y apoyar la solidaridad internacional; recibirla y darla!”
"Nuestro país llevará adelante su política internacionalista sin vacilaciones de ninguna índole y de solidaridad con el movimiento revolucionario en todo el mundo; nuestro país profundizará sus ideas revolucionarias y llevará adelante sus banderas hasta donde sea capaz."
 

Kapitalismoa agerian uzten ari da aurpegirik gordinena, inperialismoak kolpe gogorra eman du, eta datozen ondorioak oso latzak izango dira herri langileontzat. Europar Batasuna ez da gai berau osatzen duten estatu kideak lagundu eta sostengatzeko. Alderantziz, interes ekonomikoak izango dira beste behin babestu eta sostengatuko dituztenak, edozeren eta edozeinen gainetik. Pandemia honen gainean, beste behin langileon aurkako eraso ekonomikoa baitator. Aldiz, ekonomikoki blokeatuta dagoen herrialde komunista batetik elkartasuna eta baliabideak jaso ditu Italiak. Ez da zalantzarik, basakeria kapitalistari aliantza eta elkartasun internazionalistak soilik egingo diola aurre.


Herriok bizirauteko ezinbestekoa dugu elkartasun internazionalista. Beraz, saretu eta sendotu dezagun Euskal Herriko mugimendu internazionalista! 


Gora Euskal Herria internazionalista!
 

Orriak