Azken gertakarien harira nazioarteko BDS (boikot, desinbertsio, zigor) kanpainak Isareli boikot egun berri eta behin behineko bat markatu du egutegian, ekainaren 5a, larunbata. Askapenak dei egiten dio Euskal Herriko jendarteari, elkartasun talde, alderdi politiko, sindikatu, herri mugimendu eta solidario guztiei, asteburu honetan, herri eta hirietan Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israelen kontrako boikota zabaldu dezagun.
Israelek solidario internazionalisten ontzietan eginiko sarraskiak argi erakusten du, beste behin ere, Palestinarekiko elkartasuna jomugan dutela, horren aurrean elkartasuna areagotu besterik ez zaigu gelditzen, elkartasun praktikoa eta erreala: boikota.
Asteburu honetan sionismoaren interesak, sionismoarekiko konplizeak eta kolaborazionistak salatu behar ditugu eta beren mozorroa kendu: H&M, Sephora, El Corte Inglés, Imaginarium, Baskonia, udaletxe, istituzio publiko eta gobernu egoitz kolaborazionistak (Israeli Boikot ildoa onartzen ez dutenak) salatu behar ditugu. Herriz herri eta eskualdez eskualde.
Mobilizazioak:
- Bilbon ekainaren 4an, ostirala, elkartaratzea 19:00retan Bilboko Udalaren aurrean. Bilboko Palestinarekin elkartasun Plataforma.
- Gasteizen ekainaren 4an, ostirala, elkartaratzea 19:00retan Baskoniaren dendaren aurrean (General Loma plaza). Gasteizko Palestinarekin elkartasun Plataforma.
- Irun, ekainaren 4an, ostirala, mobilizazioa 19:30etan Zabaltza Plazan. Irungo Palestinarekin elkartasun Plataforma.
Ezker Abertzaleak prentsa-ohar batez jakinarazi du "Palestinarekin bat, Israelgo estatu sionistari boikota" lelopean egingo diren mobilizazioetara atxiktzen dela.
Euskal Herria kalera!
Palestinarekin bat, Israeli boikota!