Ehunka lagunek hartu dute parte Donostiako manifestaldian 'Palestina askatu, Israel hiltzaile' lelopean

Atzo Paletinaren Aldeko Plataformak manifestazioa burutu zuen Donostiako erdigunean Israelek nazioarteko uretan buruturiko sarraskia eta nazioarteko estatuen konplizitate eta hipokresia salatzeko.

350 lagun atera dira kalera Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israelgo estatuak beste behin ere nazioarteko ordenamendu juridikoari emaniko ostikada salatzeko.

Era berean, Israelgo ejerzitoaren informazioaren erabilera interesatua salatu dute, "beraiek baitira, momentu honetan dugun informazio ororen iturri. Jakitun gara, informazioa baino desinformazioaz ari garela".

Donostiako Plataformatik Euskal gizarteari aktiboki palestinako 200 eragile ezberdinek egin zuten deialdiarekin bat egitea eskatzen diote eta, Desinbertsio, Boikot eta Zigor ekonomikoak bultzatzea eta ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzea.

Gora Palestina!

Gora elkartasuna!

Israeli boikota!

El comité de solidaridad con Euskal Herria de Lieja presente en la manifestación convocada por Gazteherria en Bruselas

comite de solidaridad de Lieje (Bélgica) en BruselasEl 29 de mayo, día en el que Gazteherria llevaba a cabo una manifestación en pro de los derechos civíles y políticos de las jovenes vascas y de la independencia para Euskal Herria fueron muchas las organizaciones europeas que participaron.  Entre ellas una delegación belga de Amigos y Amigas de Euskal Herria (EHL), el Comité de Solidaridad con el Pueblo Vasco de Lieje, que se sumo a la marcha con su propia pancarta en la que se hacía alusión a la solidaridad con los presos políticos y refugiados vascos.

La solidaridad con Euskal Herria es imparable y queremos mandarles un abrazo internacionalista tanto a los y las compañeras de Lieje como al resto de participantes solidarios con la causa en aquella manifestación en el corazón de Europa.

Mila esker lagunak!

Gora herrion arteko elkartasuna!

Mila lagundik gora salatu zuten Euskal Herrian zehar Israelek burututako sarraskia

Atzo entitate sionistaren sarraski berri bat ezagutu genuen. Gazara abiatzen zen laguntza humanitarioko 'Flotilla de la Libertad' itsasontziak erasotu eta 19 lagun erahil zituen Israelek. Berria ezagutu eta berehala mobilizazioak antolatu ziren Euskal Herriko hainbat hiritan, Palestinarekin elkartasuna lantzen duten Plataforma ezberdinak deituak. Eragileen artean Askapena, Komite internazionalistak, Sare Antifaxista, Ezker Abertzalea, LAB, Alternatiba, Gazte Abertzaleak, Elkartzen, Boltxe, ESK, Izquierda Anticapitalista, Mugarik Gabe...

Ehundaka lagun izan ziren kaleak hartu eta Israelgo estatuaren izaera terrorista salatu zutenak. Bapateko erantzun honetan  elkartaratzeak burutu ziren Donostin (200 lagun), Iruñean zein Gasteizen (200 lagun). Bibokoa hasiera batean elkartaratzea bazen ere, bertan bildu ziren 500 lagunek manifestazio inprobisatu batera ekin zioten. Kaleak moztu eta H&M dendara sartu ziren Israelgo kolaboratzaile izategatik boikota eskatuz. Ertzantza ere agertu zen eta pertsona batzuk identifikatu zituen.

Argazki galeria

Gaurko ere mobilizazioak izango dira:

  • Asteartea, ekainak 1,  Iruñean Gaztelu Plazan 19:00retan manifestazioa (Gerraren aurkako plataformak deitua)
  • Asteartea, ekainak 1, Donostiko  Boulevardean arratsaldeko 19:30etan manifestazioa (Palestinaren aldeko Gipuzkoako Plataforma)

Gora Palestina askatuta, Israeli boikota!

Gora herrion arteko elkartasuna!

Israelek Gazara laguntza humanitarioa zeramaten ontziak tirokatu eta 16 lagun erahil ditu. Adi mobilizazioei!

Israelgo estatu terroristak beste sarraski bat burutu du. Gazara abiatzen ziren laguntza humanitarioz betetako sei ontzi tirokatu ditu. "Flotilla humanitaria" izeneko ekimen honetan 750 pertsona zeuden ontzietan. Momentuz eta informazioa guztiz argia ez bada era 16 hildako eta hamarnaka zauritu izan dira Israelgo armadaren erasoaren ondorioz.

Askapenatik gure elkartasunik gorriena adierazi nahi diegu ekintzaile hauei eta Israelgo estatuaren izaera terrorista berriz ere salatu. Estatu genozidak ekintza hauek burutzean argi utzi nahi du elkartasuna ere bere etsaitzak hartzen duela, eta horren aurrean elkartasuna areagotzea besterik ez zaigu geratzen. Beraz, sarraski honen aurrean mobilizatzera goaz.

Elkarrizketa entzun (Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Martxelo Diaz Askapenako kidea eta Koldo Sagasti Komite Internazionalistetako kidea)

Israel ataca la flotilla solidaria y mata a una quincena de activistas (gara.net)

Mobilizazioak:

  • Gaur, m-31 Donostiako Boulebard-ean arratsaldeko 19tan elkartaratzea (Palestinaren aldeko Gipuzkoako Plataforma)
  • Gaur, m-31 Gasteizen 19:30 korreosen elkartaratzea.(Gasteizko Palestinarekin elkartasun plataformak deitua)
  • Gaur, m-31 Bibon Europar Batasunaren bulegoen aurrean, (Gran Via) 19:00retan elkartaratzea
  • Gaur, m-31 Iruñean  Gobernu espainolaren ordezkaritzaren aurrean 19.30ean (Merinaldeen enparantza)(Gerraren aurkako plataformak deitua)
  • Asteartea, ekainak 1,  Iruñean Gaztelu Plazan 19:00retan manifestazioa (Gerraren aurkako plataformak deitua)
  • Asteartea, ekainak 1, Donostiko  Boulevardean arratsaldeko 19:30etan manifestazioa (Palestinaren aldeko Gipuzkoako Plataforma)

Gora Palesina!

Gora herrion arteko elkartasuna!

Israeli boikota!!!

Orriak