Brigadak2023

2023KO BRIGADAK: VENEZUELATIK 2. KRONIKA

Venezuelako iraultza sozialistari buruz hitz egiterako orduan, komunak dira klabeetako bat. Chavez 1999an bihurtu zen presidente eta hasieratik izan zuen oso argi herri botereak izan behar zuen garrantzia sozialismoa eraikitzerako orduan. Komunak dira, beraz, herri boterea artikulatzeko oinarrizko unitateak. Herri antolatuak Estatuaren administrazioan parte har dezan, eta era berean, burujabetza irabazi eta Estatuarekiko menpekotasun gutxiago izan dezan, nolabaiteko Estatu paralelo bat eraikiz. Komunak milaka pertsonaz osatuak egon daitezke, eta beraz, hauek antolatzeko egiturak garrantzi handia dauka, kontseilu komunaletako asanbladak izanik erabakiak hartzeko instantziarik gorenak.

2023KO BRIGADAK: ARGENTINATIK 1. KRONIKA

ESTATU BURGESEN ERREPRESIOA GELDITU: VILLALBA FAMILIAREKIN ELKARTASUN INTERNAZIONALISTA.

 

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako. Beraz, politika eta estrategia inperialistak garatzen ibili dira betidanik Amerikako inguru hauetan. Horretarako estatu golpeak bultzatuz, babestuz eta lagunduz egon dira. Horrek estatu burges titereak sortzera eraman du, hauen helburuak estatu horretako elite lokala eta zentro inperialistako elitearen interesak babestea izan dira. Ondorioz, jatorrizko herrien zapalkuntzan, langile klasearen zapalkuntzan edota genero zapalkuntzan sakonduz.

 

Egoera sozial, politiko eta ekonomiko honen aurrean, Abya Yalako herria erreferentzia bihurtu da. Historikoki indar haundia erakutsi dutelako zapalkuntza hauei aurre egiteko antolaketa politikoan eta borrokan. Ezagunak dira Monroe doktrinaren logika berean funtzionatu zuen Condor Planaren prozesu zapaltzailearen aurrean sorturiko talde deseberdinak: Tupac Amaruak, Montoneroak, FARC etab. Historikoki antolakunde desberdin asko sortu dira, estrategia desberdinekin. Hori bai, guzti hauen helburua independetzia erreala ("bigarren independentzia") eta justizia soziala izanik. Erakunde desberdin hauen helburuek modu zuzenean egin izan dute talka momentuko elite ekonomikoek zituzten/dituzten interesekin eta hauek lortzeko sortu dituzten estatu burges titereekin.

 

Hau horrela izanik, Abya Yalako herri borrokatzaileak beldur handia sortzen dio burgesiari. Eliteak betidanik erabili izan duen estrategia du oraindik hauen aurka jotzeko: errepresio poliziala.

 

Estatuaren errepresio honetan, gatazka haundiak sortu izan dira, non iraultzaileek indar haundia eta babes sozial haundia izan duten. Logika horretan, estatu burgesek zailtasunak dituztenean herri borrokatzailea garaitzeko beste estrategia bat jartzen dute martxan: iraultzaileen familiak erasotzea. Zoritxarrez, Euskal Herrian ere ezaguna den estrategia bat.

 

Egoera hau munduko borroka politikoak ematen diren toki guztietan aurki daiteke. Hori horrela, oraingoan Paraguayeko egoera azaltzeko beharra daukagu.

 

[...]

2023KO BRIGADAK: VENEZUELATIK 1. KRONIKA

TEKNOLOGIA BURUJABETZA VENEZUELAN

 

1922. urtean Venezuelan petrolioa lehen aldiz antzeman zenetik, horixe izan da herrialdearen diru-iturri nagusia eta bertako ekonomia sostengatu duena. Orduz geroztik, herrialdearen jarduera ekonomiko funtsezkoena petrolioa erauztea eta horretatik abiatuta erregaiak ekoiztea izan da, eta nazioaren ekonomia osoa petroliotik irabazitako errentan oinarritu denez, sektore honekiko dependentzia erabatekoa izan da. Esan daiteke beraz, Venezuelako ekonomia-eredua errentista izan dela ordutik aurrera, eta alde batera utzi dela ekonomia produktiboago bat sustatzeko ahalegina, burujabetza materiala lortzeko beste arloetan.

 

Hori harik eta 1999. urtean Hugo Chavezek hauteskundeak irabazi eta boterera iritsi zen arte. Bere gobernuak ekonomia dibertsifikatu, hainbat eratako inbertsioak sustatu, eta zenbait enpresa publiko sortu edo indartu zituen telekomunikazioen eta teknologiaren arloan.

 

Venezuelan teknologiaren arloko enpresa publikoak ugariak dira. Esaterako:

 

[...]

2023KO BRIGADAK: GREZIATIK 2. KRONIKA

TURISTOKRAZIA

 

 


Grezia Europako eta munduko herrialde bisitatuenetako bat da. 10 milioiko biztanleria duen herrialde honek 2022. urtean 27 milioi turista jaso zituen, hau da, ia biztanleriaren hirukoitza. Helburua baina, 2019. urtean lortu ziren datu historiko garaienak berriro lortzea da (31 milioi). Sektore honetako zerbitzuek BPGren % 18 ematen diote nazioari; Atenas hiriburua, Santorini, Mykonos, Rodas, Corfú, Creta eta Calcídica dira herrialdeko helmuga turistiko nagusiak.


Greziako ekonomian nekazaritza ez da oso garrantzitsua izan urte askotan, lur sail txikietan antolatuta baitago landa eremua. Bigarren sektoreari dagokionez, Greziak Lehen Mundu Gerraren ondoren sortutako industria gehienak (eta inoiz ez garatuegiak)  Bigarren Mundu Gerran eta hurrengo gerra zibilean suntsitu ziren. Hortaz, hirugarren sektorean oinarritutako ekonomia garatu egin da azken 70 urteetan.

Gaur egungo Greziako turismoa 1960an eta 1970ean hasi zen loratzen, masa-turismoa izenarekin ezagutu zen garaian. Garapen hau ez da kasulitatez ematen; Europar Batasunak berrantolakuntzarako erabiltzen duen garai honetan, Grezia “Europako hondartza” izateko plana diseinatzen du, horrela Greziako herriak botere internazionalekiko duen dependentzia erreproduzituz beste behin ere. Agerikoa da orduztik noren interesetan izan diren herri honetan aurrera eramandako planifikatutako proiektu turistiko guztiak. Kapital atzerritarrek egindako inbertsioetan oinarrituak dira gehienak, eta onura gutxi dakarzkie Greziako herritarrei.


1960ko hamarkadatik aurrera, eskala handiko proiektuak egin ziren hotelak eta beste instalazio batzuk eraikitzeko, eta horrek nazioarteko turisten hazkundea eragin zuen. Nazioarteko ekitaldiek, hala nola 2004ko Olinpiar Jokoek eta 2006ko Eurovision Jaialdiak (Atenasen egin ziren biak), herrialdeko turismoa bultzatzen lagundu zuten neurri handi batean. Azpimarragarria da Olinpiar jokoen prestaketa arintzeko legedia urbanistikoetan aldaketak egin zirela. Gerora ez ziren atzera bota, eta ordutik azpiegiturak eraikitzeko bidea erraztu dute. Bestalde, kultura-azpiegitura handiek, Akropoli Berriko Museo Berriak adibidez, herrialdeko turista-fluxuari lagundu zioten. Bestalde, aipatzekoa da Tesalonika Europako gazteen hiriburua izan zela 2014an.


Aurtengo brigadan zehar, arlo desberdinetan lanean dauden kolektibo zein proiektuekin hitz egiteko aukera eduki dugu, eta uneoro presente egon den gaia izan da, erresistentzia zein herri eraikuntza prozesu guztiak zeharkatzen baititu eredu ekonomiko honek. Hurrengo lerroetan, arlo desberdinetan duen eragina eta honen inguruko hausnarketa batzuk elkarbanatuko ditugu.

 

[...]

Orriak