Datorren abenduaren 29an Tel Aviveko Maccabik Gasteizera burutuko duen bisitaren inguruan gaur goizean Gasteizko BDZ taldeak eman duen prentsaurrekoa:
(Beherago gazteleraz)
Datorren abenduaren 29an Tel Avieko Maccabi saski-baloi taldearen bisita iango dugu Gasteizen. Maccabi Isrelgo apartheid erregimeneko kirol-enbaxadorea da. Dei egiten diegu gasteiztarrei talde israeldarraren kontrako gaitzespena erakutsi dezatela, nazioarteko BDZ (Israelgo Apartheid erregimenaren aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainiarekin bat eginez.
Israelgo kirol-ordezkariek normaltasun osoz Europako leihaketetan parte hartzen duten bitartean, erregimen sionistak ia zazpi hamarkadako okupazio militarra ezarri du Palestinako eremuaren gainean eta bertako populazioaren gainean apartheid erregimena ezarri du. Halaber, Israelek behin eta berriz ukatu die palestinarrei kirol jarduera normalizatua izateko eskubidea.
Israelgo administrazioak ahalegin berezia egin du hango kirol-taldeek Europako leihaketetan parte har dezaten sustatzeko (berez, Asiako taldeak izanik, ez dagokie Europan jokatzea); horrela estatu normalizatu eta demokratikoaren irudia emango dutelakoan munduaren begien aurrean.
2015eko bukaeran Israelek Hasbara Ministerioa (propaganda) sortu zuen, “Israeli zilegitasuna kentzeko kanpainiari aurre egiteko, eta haren ondorio ekonomiko, politiko eta kulturalak gutxitzeko”. Maccabi Israelgo propaganda horren ikur gorenetakoa da.
Tel Aviveko Maccabik, halaxe eskatu diotenean, Israelgo militarismoaren eta palestinarren gaineko sarraskien apologia publikoa egin du. 2014ko udan, Israelgo armadak Gaza erasotu eta 2.200 pertsona erail zituenean, partida benefikoa antolatu zuten Cleveland Cavaliers taldearen kontra, “Israelgo Defentsa Armadaren Lagunen Elkartea” erakundearentzako diru-laguntza biltzeko. 2009an, Israelek “Berun Urtua Operazioa” izeneko erasoan 1.419 pertsona erail zituenean, taldeko hiru jokalarik bisita egin zieten Gazarekiko mugan zeuden soldaduei, adierazi zutenez, “haien animoari hauspoa emateko”.
Gasteizen ere ondotxo dakigu zer den gure eskubide zibil eta politikoak zanpatuta ikustea, Israelgo delegaritza bisitatzen gaituenetan. Etorri diren bakoitzean salbuespen egoera ezarri dute hirian, ez bakarrik Palestinaren aldeko ekintzaileen kontra, baita gasteiztar ororen kontra ere, eta bereziki Baskoniako zaletuen kontra.
Horregatik guztiagatik, dei egiten diegu gasteiztarrei Israelgo delegaritzaren aurkako gaitzespen sutsuena erakus dezatela, kalean zein Baskoniaren kantxan. Halaber, eskatzen diegu bat egin dezatela aldarrikapen hauekin:
1- Israelek ez luke parte hartu behar Europako leihaketetan, besteak beste, Euroliguean; herri palestinarraren Giza Eskubideak behin eta berriz zanpatzeko politikeei eusten dien bitartean; eta NBEen ebazpenak behin eta berriz urratzen dituzten bitartean. Horregatik, dei egiten diogu Baskonia klubari, dagokion kirol-erakundeen aurrean, Europako leihaketetan Maccabi baztertzearen aldeko botoa eman dezala.
2- Lehendik argudiatutakoaren arabera, adierazten dugu Maccabi taldea ez dela ongi etorria, ez Gasteizen, ez Euskal Herrian.
3- Gasteizko eta EAEko erakundeei dei egiten diegu Israelgo errepresio-aparatuekin ez kolaboratzeko, ez dezatela ezarri salbuespen egoera hirian eta hiritaron kontra, bereziki Baskoniako zaletuen kontra, eta berma dezatela hiritarron adierazpen askatasuna.
Euskal Herraren Lagunak (EHL) de Madrid organizó el pasado 16 de diciembre una charla en la combativa Parroquia de San Carlos Barromeo de Vallecas con el nombre de “La lucha contra la dispersión y por la libertad de las pres@s enferm@s”.
Abrió la charla una representante de Etxerat que describió en qué consiste la política de dispersión que se aplica a las y los presos políticos vascos, las consecuencias que tiene tanto para ellos y ellas como para sus familiares. A continuación Gotzon, hermano del preso político vasco Ibon Iparragirre, explicó la grave situación en la que se encuentra su hermano, preso a pesar de estar enfermo de VIH desde hace varios años y de que su enfermedad ha empeorado rápidamente desde que volvió a ser ingresado en prisión y alejado de Euskal Herria. Cerró la charla una representante de “Madres contra la represión” que explicó cómo se creó este grupo de apoyo a las y los jóvenes madrileños víctimas de la represión que se ha recrudecido en los últimos años y los objetivos del grupo. Una ver terminadas las intervenciones se abrió un turno de preguntas.
Elkartasun internazionalistaren egun ederra Parisen
Urtero Pariseko Associu Sulidarità-k (Korsikako preso politikoekiko elkartasun taldea) “natale per i patriotti” antolatu izan du. Aurten Euskal Herriarekiko Elkartasun Komiteak kide korsoekin bat egin du euskal eta korsikako preso politikoen borroka berdina dela gogoraraziz.
Arratsaldean, elkartasun merkatu batek hainbat elkarte batu ditu Txiapaseko, Wall Mapuko, Palestinako, Greziako, Amerikako jatorriko herrietako eta Euskal Herriko zein Korsikako produktuak saltzeko. 300 pertsona inguru etorri dira askatasunaren aldeko borroken inguruko testigantzak ematera. Honekin batera, hainbat dokumental jarri ziren ikusgai batez ere Standing Rocken gas-bide baten eraikuntzaren aurka egindako borroka eredugarriaren inguruan: Water is life!
Gauean 100 pertsona baino gehiagok abestu zuten korsikako Scontru taldearekin batera, beti prest dagoena preso politikoekiko elkartasun ekitaldietan parte hartzeko. Honen aurretik Euskal Herriarekiko Elkartasun Komiteko eta Associu Sulidaritèko militanteek hitza hartu zuten preso politikoen egoera zein den azaltzeko, Estatu espainol eta frantsesaren mendeku politika salatzeko eta deia luzatzeko indar korrelazio nahikoa lortzeari begira lan egiteko, preso guztien askatasuna lortzeko. Unai Arkauz, 25 urte preso daramatzan euskaldun baten semeak, bere esperientzia kontatu zuen baita ere.
Aipamen berezia izan zuen Igor Uriarte eta Arkaitz Agirregabiriaren egoerak, mitard.ean sartuta baitaude azaroan 18tik Villepinten. Nazioarte mailako kanpainia bat jarri da martxan Villepinteko zuzendariari eta Justizia Ministroari era masiboan idazteko.
Egun honek beste behin ere erakutsi digu elkartasuna beharrezkoa dela borrokarako, eta elkarrekin, pausuz pausu, lortuko dugula gure presoak askatzea, gure herriak askatzea.