Estatu frantsesak Euskal Herriak bere presoekiko duen elkartasuna isilarazi nahi duenean.
Pasa den ostiralean, abenduaren 27an, Aintzina gazte mugimenduko militanteek euskal preso politikoekiko elkartasun ekimen bat egin dute, eta haien askatasuna aldarrikatu.
Dagoeneko duela 5 urte ETA erakundeak borroka armatua bukatzea erabaki zuela, Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko borroka bide esklusiboki pazifiko eta demokratikoetatik jarraitu dezan euskal gizarte osoak. Estatu espainol eta frantsesak, aldiz, ehundaka militante euskaldun giltzapeturik, sakabanaturik eta haien gertukoengandik oso urrun mantentzen dituzte.
Madrilen beste gazte batzuk espetxeetako zuzendaritzaren egoitzan katez lotu ziren bitartean, sei gazte militantek berdina egin zuten Pariseko Justizia Jauregian, presoen etxeratzea aldarrikatzen duten banderolak eskuetan Madrilen, polizia espainolak gazteak aske utzi ditu identifikazioak egin eta gero. Parisen, aldiz, sei militanteak eta haiekin zegoen beste gazte bat atxilotu eta polizia etxean eduki dituzte 48 orduz, baldintza onartezinetan: bost mutil batera egon dira 9 metro karratuko ziegan. Ostegun arratsaldean pasa dira epailearen aurretik. “ETAko sinpatizanteak” bezala aurkeztu eta gero tribunalak 500 eta 1000 euro arteko isunak ezarri dizkie, baimenik gabeko manifestazioa egiteagatik eta ADN frogak egitera ukatzeagatik, aldi berean egindako ekintzaren izaera pazifikoa eta ez-biolentoa onartzen badu ere.
Estatu frantsesa justifika ezinezko jarrera dauka, euskal gatazkari konponbide politiko bat emateari eta herri honen eskubideak aitortzeari guztiz itxia, eta erantzun bortitz honek erakusten du zein puntutaraino dion beldur gizarte zibilaren iniziatibei. ETAren armagabatze prozesua errezte aldera lanean zeuden bost pertsonen atxiloketek ere hau utzi dute agerian. Atxiloketa hauetan gure Barne ministroa gezurretan ibili da gainera, Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidenteak salatu duen moduan.
Euskal Herriarekiko Elkartasun Komiteak poliziak gazteei emandako tratu txarra eta jaso duten zigorraren aurka agertzen da, eta dei egiten die aurrerakoi eta demokrata guztiei ekintza honi elkartasuna eta babesa adieraztera, duina eta beharrezkoa delako gure gobernarien inmobilismo arduragabearen aurrean.
Parisen, 2016ko abenduaren 30an.