Duela hilabete batzuk Siria eta Ekialde Hurbilean gertatzen ari diren gatazkak ulertzen laguntzeko txosten bat argiratau genuen, bertako historia eta gako geoestrategikoak aztertzen dituena. Oraingo honetan Latinoamerikan gertatzen ari diren gertakariei so, txosten berri bat argitaratu dugu bertako herrien egoerak ulertzen laguntzeko.
Hace unos meses publicamos un informe sobre el conflicto en Siria y Medio Oriente analizando sus claves históricas y geoestratégicas. Ahora mirando hacia Latinoamérica, publicamos un nuevo informe para poder ayudar a entender la situación que atraviesan los pueblos de ese continente.
Azken bi asteotan munduko hainbat txokotatik etorritako lagunak izan ditugu gure artean. Hegoa unibertsitateko Institutuak antolatutako herri boterearen inguruko ikastaroa abian zela probestuz, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatzeko parada izan dugu beste hainbat eragilerekin batera. Tartean, Komite Internazionalistak, Ernai, Euskadi-Cuba, Iruñeako Alde Zaharreko Gaztetxea, KRML Bizirik...
Askapenatik, oso positiboki baloratzen dugu Hegoa institutoarekin batera egindako lankidetza hau eta baita hitzaldi ezberdinak antolatzen jardun duten gainontzeko eragileen inplikazioa ere. Gure ustetan, garrantzitsua da unibertsitate eremuetatik datorren esperientzia eta jakintza hau Euskal Herriko kaleetara eta herri mugimenduko espazioetara zabaltzea. Herri botereaz teorikoki hausnartzetik haratago, modu praktiko batean garatzeko aukera ematen digulako.
Hainbat izan dira burututako hitzaldiak; “Ofentsiba neoliberala eta Herrien erresistentzia Latinoamerikan”desalojatu berri duten Iruñeako Alde Zaharreko Gaztetxean, “Erresistentzia eta herri boterearen eraikuntza Europa hegoaldean” Gasteizko Hala Bedi tabernan, “Kubako sozialismoari begirada feminista” Bilboko Zirika gunean edota “Datorren Kataluniako Errepublikaren ikuspegi internazionalista” Santutxuko KRML Bizirik gunean. Errealitate oso ezberdinetan ematen diren herri boterearen esperientziak ezagutzeko aukera izan dugu munduko txoko ezberdinetako herri mugimenduetako militanteen eskutik. Elkartasunak ere izan du bere lekua, eta behean agertzen den argazkia da honen lekuko.
Aurtengo edizioak eman du berea, baina, ziur gaude datorren urtean ere izango dugula esperientzia hauen berri emateko aukera. Guri, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Alde batetik, ikastaroan parte hartu duten pertsona guztiei haien esperientziak gurekin batera zabaltzeko aukera emateagatik eta bestetik, nola ez, Hegoa Institutoari, aukera hau posible egiteagatik eta gainontzeko eragileei hitzaldi ezberdinak elkarlanean antolatzeagatik.
Quim Arrufat (CUP) | Visión internacionalista de la próxima República Catalana
Comunicado de Alerta Solidaria, Arran y la Coordinadora Obrera Sindical
Hace más de cuatro años, el 29 de marzo de 2012, en los Pasos Catalans se llenaron las calles en contra de las reformas laborales impuestas por el gobierno del Partido Popular. En concreto en Barcelona se produjeron manifestaciones masivas que reivindicaban la parada de estas medidas neoliberales que no sólo precarizan nuestras condiciones laborales, sino que también condicionan el resto de aspectos de nuestras vidas. Muchas personas fuimos represaliadas por esta respuesta social y, a día de hoy, todavía sufrimos las consecuencias de un aparato político y judicial que nos acosa.
Como Esquerra Independentista, queremos denunciar que tres compañeros -un miembro de la COS y dos de ARRAN continúan comprometiendo su libertad personal y política a raíz de estos hechos. Continuar