Submitted by admin on Og, 2015/08/20 - 16:57
Aurreko kronikan Brasileko brigada kideek Mario Lago MST kanpamenduan barazki eta fruta ekologikoen zuzeneko salmenta nola garatzen duten azaldu ziguten. Oraingoan ordea, Alexandra Kollontai asentamenduan izan dira, lurraren okupazioa eta erresistentzia borroka ezagutzen.
Egun, Alexandra Kollontai kanpamenduan laurogehi familia bizi dira, bakoitza bere lur zatiarekin. Asentamenduko lurrak 2000. hamarkadaren hasieran lortu ziren borroka eta prozesu judizial baten ostean. Izan ere, lur hauek ez zuten betetzen 1988ko Brasilgo konstituzioan jasotako funtzio soziala. Funtzio sozial hau izateko lau baldintza bete behar ditu lur eremuak: ekoizpen nahikoa izatea, lan legedia errespetatzea, ingurumenaren legea betetzea eta eremu horren inguruan gatazka sozialik ez sortzea (berez, oso interpretagarria dena). Hauetako bat edo gehiago ez betetzeak ematen dio sostengu legala MSTri lur hori okupatzeko eta lurgabeen artean banatzea exijitzeko.
Submitted by admin on Og, 2015/08/20 - 16:43
Caracas atzean utzi eta herrialdearen beste errealitate batzuk ezagutzeko ordua heldu zitzaien brigada kideei. Lehenengo helmuga, Merida izeneko hiria, Andeen mendikatearen beste aldean, Kolonbiatik gertu. Hiri hau ikasle hiria dela esan daiteke, bertan pilatzen baitira unibertsitate ugari, dena den, abuztua opor garaia izanik, ezin izan zuten ikasle bizitza hori gehiegi somatu.
2002ko estatu kolpearen ondoren, Venezuela osoan zehar telebista zein irrati komunitario ugari sortu izan dira, 600 inguru. Izan ere, komunikabideek duten garrantziaz jabetu eta herri komunikabideak sortzeari ekin zioten aspaldi herri mugimenduko kide askok. Horien artean Meridako TATUY TV. Proiektu hori gauzatzen ari direnek jaso gintuzten eta haien telebista zein irrati ezberdinetan elkarrizketak emateaz aparte, "Casa del Costurero" izeneko etxe okupatu batean Euskal Herriari buruzko hitzaldia eman genuen, baita Askapenaren egoeraren berri ere. Eskerrik onenak Meridako TATUY TV-ko gazte hauei, haiei esker oposizioak indar handia duen hiri horren egoeraz asko ikasi baikenuen. Oposizioaren erasoen nondik norakoak azaldu zizkiguten,iazko guarimben arazoa barne.
Submitted by admin on Az, 2015/08/19 - 16:01
Argazkia: 2013ko udako euskal brigada saharan
Arratsaldean jakin berri dugu El Aaiunnen aurkitzen ziren brigadako kideak kanporatuak izaten ari direla. 24 ordu ere ez dituzte bertan egin eta gaur arratsaldean, aurkitzen ziren sahararren etxera polizia sartu eta beraien borondatearen aurka atera dituzte. Kontrol batera eraman dituzte jarraian. Atxikita zituztela bi kide paretaren aurka jarri dituztela azaldu digute eta ostean denak, bost brigadistak, taxi batean sartu dituztela Saharatik kanporatzeko. Datozen orduetan brigada kideekin harremanetan jarri eta kanporaketa hau nola izan zen jasotzen ahaleginduko gara.
Submitted by admin on Az, 2015/08/19 - 11:29
Orriak